|07/03/2016
Jose Larrañaga euskal konpositorearen obra Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, astero bezala, euskal konpositore baten obra entzuteko parada izaten dugu. Aste honetan, Jose Larrañaga organistaren txanda izan da.

Loading player...
|05/03/2016
Iurgi, Willis drummond taldeko abeslaria izan da gurean.

“Kanta hau egitea plazer bat izan da guretzat, sustenguz EHZ proiektuarentzat”
2007tik plazaz plaza eta herriz herri zuzenekoak eskaintzen dituen taldeak ostiralean EHZ festibala girotuko du, Herri Sorta aurtengo abestiarekin besteak beste.
Dudarik ez, Herri sorta kanta, EHZ eta Euskal Herriaren ispilu da.

|04/03/2016
"Gure kantuak bost urte hauetan baino gehiago entzun da 24 ordutan Gazte Danbadarako egin duguna"

Blaka talde donostiarrak egin du Gazte Danbadako aurtengo kantua. Gustura geratu dira emaitzarekin baina batik bat izan duen oihartzunarekin. Elkarlanean egindako kantua izan dela adierazi digute. Talde donostiarrak maketa eta diskoa ere baditu kalean, euren ibilbidearen errepasoa egin dugu.

Loading player...
|04/03/2016
Bihar 9:00etan: Jose Larrañaga euskal konpositorearen obra Klasikoak irratsaioan

Maite Idirin sopranoaren eskutik, astero bezala, euskal konpositore baten obra entzuteko parada izaten dugu. Aste honetan, Jose Larrañaga organistaren txanda izanen da. Beste konpositoreen obrak ere adituko ditugu: Ferruccio Busoni, Antonín Dvořák,  Beethovenren obra baten moldaketa... Bukatzeko, asteburu honetan izanen den Musika-Música festibaleko egitaraua ere ekarri digu.

|04/03/2016
Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria eta Reggae Hit the Botxo Vol.1 Reggae Fever irratsaioan

Aste honetakoa The Maytones-ekin hasi dugu. Ondoren Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria aurkeztu dugu.

Loading player...
|03/03/2016
23:00etan: Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria eta Reggae Hit the Botxo Vol.1 Reggae Fever irratsaioan (aurrerapena)

Aste honetakoa The Maytones-ekin hasiko dugu. Ondoren Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria aurkeztuko dugu. Ezin dugu aipatu gabe utzi aste honetako berri nagusia eta Arnaldo Otegi Aske! abestia ere entzungo dugu. Amaitzeko larunbatean Santutxuko Moonstomp Soul Cafe aretoan ospatuko den Reggae Hit the Botxo festa aurkeztuko dugu. Entzun Reggae Fever! Asteko Reggae Txutea!!!

|03/03/2016
Itxaso Gutierrez-on

Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Itxaso Gutierrez ON taldeko abeslari eta gitarra hurbildu zaigu estudiora. Jaunko Barik taldeko hastapenetatik gaur arteko ibilbidearen errepasoa egin dugu eta amaitzeko ON taldeak laister kaleratuko duen disko berriko kantu bat jo digu akustikoan. Gozatu!

Loading player...
|03/03/2016
“Bizirik nau, topera…” Gatibu

"Txarrari aurpegi ona jarriz” hala datoz beste behin ere Gatibuko lagunak Euritan dantzan disko berriarekin dantzarako gonbitea eginez. Durangoko azokan izandako arrakastaren ondoren zuzenekoetarako gogoz datoz, larunbatean joko dute Viana Rock-en. Mikel Caballero baxua eta Alex Sardui abeslaria etorri zaizkigu estudiora beraien lan berria aurkeztera.

Loading player...
|02/03/2016
Afro-funk eta afro-beat doinuak izan dira revolutionary grooves irratsaioan

Aste honetan, revolutionary grooves irratsaioan, afro-funk eta afro-beat doinuak izan dira.

Loading player...
|01/03/2016
Mad Grrrl Fest: Emakume, bollera eta transen jaialdia

Musika proposamenen tartean asteburu honetan Madrilen izango den Mad Grrrl Fest jaialdira begira jarri gaitu Leire Lopezek. Batik bat, punk eta rap taldeek joko dute bertan baina izango da bestelakorik ere. Jaialdian parte hartuko duten hainbat talde ekarri dizkigu: Chroma, Magmadam, La Furia edota Pottors ta Klito.

Loading player...
Página 434/ 458