|09/01/2016
"Kaleratzen dituztenerako itzulezina den egoeran egongo direla beldur gara"

Espetxean larri gaixo dauden bi euskal presoren senide elkartu ditugu. Angelita Burgoa, Ibon Iparragirreren ama batetik; eta bestetik Ibon Fernandez Iradiren senitarteko Joxe Mari Agirretxe. Senideen egoeraz, epaitegiek ez kaleratzeko egiten dituzten ahaleginez eta euren gaixotasunak espetxearekin duen bateraezintasunaz hitz egin digute.

Loading player...
|09/01/2016
"Dinamika herritarra indartuz, harriak mugitu, presoak etxeratu eta geroa eraikiko dugu"

Bilbo eta Baionako mobilizazioak deitu dituzten Sare eta Bagoazeko Teresa Toda eta Emilie Martinek guztia prest dutela esan digute: "orain pentsaera ezberdinetako herritarrak elkartzen jarraitu eta estatuen inmobilismoa irudikatzen duen harriari tira egiteko garaia da".

 

Loading player...
|09/01/2016
"Monozikloz egiten dugun esfortzua, presoen senideek egiten dutena islatzeko da"

"Sakanabaketa salatzeko hainbat kilometro egin dituzte jada, monozikloz, Jon Lekuona eta Beñat Otegi ordiziarrek, eta bihar beste ibilaldi bati ekingo diote. "Euskal presoen senideek duten egoera irudikatu" nahian, Baionatik Ordiziarainoko bidea egingo dute monozikloz.

Loading player...
|09/01/2016
Solidaridad llena de sentimientos desde Murcia

Paca Labaña lleva unos tres años visitando a los presos encarcelados en Murcia y además ayuda a sus allegados trasladándolos a la prisión. Hoy estará en la movilización de Bilbo, y ha hecho un "llamamiento" al pueblo vasco a acudir a Bilbo o a Baiona, para que se "finalice la situacion de los presos".

Loading player...
|09/01/2016
Dispertsio kilometroak elkartasun kilometro bihurtuz

Goizeko hamaiketan makinak piztu eta arratsaldeko hirurak arte ez dira itzaliko gaur Lasterbideanek Areatza plazan jarritako lau zinta mekanikoak. Bolondres etorri da jendea, batzuk oinez eta bertzeak lasterka ari dira, baina denak giza eskubideen alde urratsa emanez.

Loading player...
|09/01/2016
A Casa/Etxera:"Lo que padecen los presos enfermos es tortura encubierta"

Mirta Fabre es médico y Susana Etchegoyen es psicóloga y las dos miembros del colectivo argentino A casa/Etxera.  Llegaron ayer a Bilbo para participar en las manifestación  y mostrar su solidaridad con el pueblo vasco. Estarán en Euskal Herria durante dos semana y aprovecharan para visitar a los presos vascos que sufren enfermedades graves y también a los familiares.

Loading player...
|09/01/2016
Etxerat: "Dispertsioa ezartzea erabaki politikoa izan zen, kentzea ere hala behako luke"

"Kilometro bat errepidean, minutu bat bisitan" hala esan digu Sonia Polok, anaia Algecirasen du preso. Joxe Angel Aramendik ere alaba preso du Estatu Frantsesean. Aramendiren ustez borondate politikoa da falta da dispertsioarekin amaitzeko.  

Loading player...
|08/01/2016
Ezberdintasunak albo batera utzi eta tira harriari!

Manifestazioaren atarian, pentsaera eta jatorri ezberdineko hiru sarekiderekin izan gara: Marina Bilbatua durangarra, irakasle erretiratua; Luis Galdos Gasteizen bizi eta jatorriz oñatiarra den neurozirujaua; eta Aitor Etxeberria iruñearra.

Loading player...
|08/01/2016
Mati Iturralde:"Indarrean den espetxe politikak ez du presoen osasun egoera aintzat hartzen, okertzeko helburua du"

Espetxe Erakundeak ez duenez euskal presoen osasun harreta bermatzen, eta Jaiki Hadi, osasun arloko profesionalen elkartea, saiatzen da horretan. "Oztopo asko, eta konfiantzazko profesional gisa bisitak egin eta tratamendua aplikatzeko zailtasunak besterik ez" Mati Iturralde medikuaren aburuz. Euskal presoei egun aplikatzen zaien muturreko bizi baldintzek gaixotasuna okertu eta eritasunak sortzen dituela ohartarazi du Iturraldek. Egoera aldatu dadin, "herritarren inplikazioa" beharrezkoa dela azpimarratu du medikuak.

Loading player...
|07/01/2016
Urtzi Errazkin (Etxerat):"Larunbatean norbanakoen esfortzu txikiek emago digute indarra"

Larunbatean, Bilbo eta Baionan Sare eta Bagoazek deitutako protestaren atarian, Etxerateko Urtzi Errazkin gonbidatu dugu. Asteburuan presoen senide eta lagunak Bilbo eta Baionan izango dira, bisitarik ez dute izango presoek, bai ordea herritarren berotasuna jasotzeko aukera. Errazkinek azpimarratu du, urteroko egun hori "berezia" izaten dela, "hauspoa betetzeko eguna, indarrak hartzekoa". Sufrimenduarekin amai dadin, herritarrei esfortzu txiki bat egin eta mobilizazioan parte hartzeko eskatu die Etxerateko bozeramaleak.

Loading player...
Página 170/ 198