Entre la música y la literatura, la solidaridad se ha hecho con un hueco este domingo en Durango, donde se ha celebrado una concentración de apoyo a los encausados de Altsasu.
Entre la música y la literatura, la solidaridad se ha hecho con un hueco este domingo en Durango, donde se ha celebrado una concentración de apoyo a los encausados de Altsasu.
Egunaren hasierarako bete da Landako erakustazoka. Berdin Ahotsenea, Plateruena eta inguru guztia ere. Guda Dantzaren erritmora, girotxoa dago zuzenekoen karpan. Pintxoak eta edariak hartu, eta eguzkitan jaten ari da jendea. Erakustazokaren kanpoan, tximinia dagoen aldeko zelaian daude Altsasuko inauterietako pertsonaiak ere, trikitilariekin batera. «Altsasuko 11 gazte auzipetuta daude muntai polizial baten ondorioz», azaltzen dute, diru-laguntza eskatzearekin batera. Gaixorik dauden presoak askatzeko eskatuz ere elkarretaratzea antolatu dute hantxe bertan.
Erdal hizkuntzetan abestutako diskoen inguruko araudia zorrotz betetzen hasi da Gerediaga Elkartea eta erabakia (azpi)eztabaidagai bihurtu da. Inork gutxik eman nahi izan du iritzia publikoki, hortaz, afera arantzatsua dela iradokitzen dute bildutako gogoetek.
Landako erakustazokaren lau hormetatik kanpo bada azokarik. Musikak bizi du Plateruena eta aurtengo zuzeneko saioei Willis Drummond taldeak eman die hasiera. Festa giroak bizi ditu inguruko kaleak. Parrandaren epizentroa dira Goienkale eta inguruak. Badakizu noiz sartu, baina atera...
Sei euskaltzale anonimo saritu dituzte Argizaiola sariarekin, «inurri moduan egin duten lana» goraipatuz. Egun jendetsua izan da gaurkoa Durangoko Azokan, eta antolatzaileek biharkoa «potoloena» izango dela uste dute.
Jai egunen hasierak jendea eta animazioa ekarri ditu Durangoko Azokara, bai barrenera eta bai inguru guztira. Ura soberan dago hemen kultur egarria asetzeko. Lanak sinatzen ari dira egileak, baita zaleekin argazkiak ateratzen ere. Kontzertuak, aurkezpenak, haurrentzako ipuin kontaketak... Eskaintza Landakotik harago doa: Szenatokia, Irudienea, Ahotsenea, Saguganbara, baita azoka alternatiboa, gaztetxea edo Euskal Denda ere. Alde Zaharreko kaleak ere prest dira besta hartzeko. Gauean, Zea Maysek disko berria aurkeztuko du Plateruenan.
Gogoeta sorta propioa argitaratuko du GARAk datozen egunetan. Hasiera, Gotzon Barandiaranek eta Lorea Agirrek jarri dute. Hizkuntza eta Durangoko Azoka gaitzat hartuta, balioaz, prestigioaz eta euskarak behar lukeen lekuaz osatu dute hausnarketa bana.
Primer día de la feria de Durango. Una vez más es el público joven e infantil el que inaugura las calles del luminoso edificio exento de Landako. La desbordante ilusión alumbra el apasionante futuro de nuestra producción cultural.
Xabi Solanoren diska berriak Ereñotzu du izena, eta maldan gora eta behera dabiltza Huntza taldekoak. A ze arrakasta izan duen sare sozialetan publikatu duten kantu bakarrak. Huntzak ere Durangon aurkeztuko du Ertzetatik diska. Trikitixa protagonista beraz, baina zer du trikitixak horrelako arrakasta izateko, lehen eta orain? Solanok ere liburua plazaratu du, bere kantuen partiturekin, eta HUNTZAko Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz trikitixarekin etorri dira eta zuzenean egin dizkigute bi kantu.
2 urteko atsedenaldia eta gero bueltan dira Willis Drummond taldekoak, gaur bertan eskainiko dute Euskal Herriko lehen kontzertua, Plateruenean. Kide berri bat ere gehitu da taldera, Joseba Lenoir, bera gerturatu da estudiora. Oholtza gainean egondua da Willis Drummondekin baina hau da diskaren grabaketan parte hartzen duen lehen aldia.
Te hemos enviado un email de verificación a la dirección Ve a tu correo y clica en el enlace para confirmarlo.
Lo + leído