#Info7Agurbira Gernika gehiago gerta ez daitezen

Gernikan egin du geldialdia gaur Agur Birak memoria historikoa lantzeko. Memoria historikoaren lanketak Info7 Irratian garrantzia handia izan baitu 13 urte hauetan. Urte hauetan kontatu ditugu errelato horien guztien ordezkari jarri dugu Gernika #AgurBira honetan. Orain dela 82 urte bonbardaketa lehen pertsonan bizitu zutenen ilobekin, Lobak taldeko Unai Olaeta eta Itxaso Amunategirekin, elkartu da Jon Mikel Fernandez Elorz kazetaria Astran, sorkuntza gune bihurtutako garai bateko arma fabrikan. 

Audio_placeholder

#Info7Agurbira Gernika gehiago gerta ez daitezen

Loading player...
Gernikako Lobak #AgurBira
Gernikako Lobak #AgurBira

“Hiltzea helburu zuena orain sortzeko leku bihurtu da Gernikan” nabarmendu dute gonbidatuek. Argi dute Gernika gehiagorik ez dutela nahi munduan, eta orduan euren aiton-amonek sufritu zuten egoera bera errepikatzen ari dela munduko txoko askotan. “Hemendik beste 80 urtetara beste loba batzuk egongo dira beste nonbait, badirudi ez dugula ikasi” gaineratzen du Amunategik. Honen aurrean arduraz jokatu beharra ikusten dute, eta gaur egungo errefuxiatuei harrera on bat egitea ezinbestekoa dela iritzi diote. 

Bonbardaketaren 80.urteurrena bereziki dute gogoan. Errefuxiatuen aldeko topaketak egin ziren, eta milaka jende hurbildu zen Gernikara, “oso momentu hunkigarria izan zen” diote biek. Izan ere, bonbardaketaren eguna bera, apirilaren 26a, emozioz beteriko eguna da gernikarrentzat, sirena hotsa 4 minutuz entzunez herria geratu egiten baita. 

Etxean, isiltasuna eta kontaketa, biak bizitu dituzte lobek. Itxasoren kasuan, amumak ez zuen gogoratu nahi beldurra tarteko; “nik isiltasun horri ahotsa jarri nahi diot” dio. Unairen birramonak berriz, beldur hori hitzetara eraman du, eta bereziki kontatu du nola hegazkinak pasatzen ziren eta ez zekiten zer gertatzen zen. Bere aititek, esaterako, Lumora jo zuen auzokideekin ihesean, gero herrira itzuli eta suntsituta topatu zuten, hildakoz beteta. “Guri kontatutakoa guk kontatzea tokatzen da orain” dio Olaetak, eta gonbidapena egin du Lobak ekimenarekin bat egitera “ostegunero elkartzen gara Astran, eta irekia da, denok gara Lobak”. 

Orain, 82.urteurrena prestatzen dabiltza, eta Gernika 2037 proiektua aurkeztuko dute laster. Ordungo bonbardaketako markak egungo espazio publikoan irudikatzen dituen mapa interaktiboa osatzen dabiltza; argazki, testigantza eta bestelakoak bilduko dituen web gunea izango da. “Informazio asko dago baina modu erakargarri batean biltzea falta da, horretan gabiltza” diote. 

Amaitzeko, honakoa eskatzen diote irrati proiektu berriari: Lobak bezalako ekimenei bozgorailua jartzea Euskal Herri osoan horrelako mugimenduen ezagutza izateko, eta testigantzetatik haratago, memoria bere osotasunean lantzea. 

Memoria historikoa eta Info7 Irratia

Gure herriaren historia ezagutzea beharrezkoa da aurrera egiteko. Presima hori oso presente izan dugu Info7 irratiko egunerokoan, horregatik, 13 urte hauetan beti begiratu izan dugu atzera, batez ere, kontatu nahi ez ziren errealitate horiek kontatzeko. 

Ariketa horren adibide nagusi da astelehenero emititzen den "La Memoria" saioa. Info7 irratiaren 13 urte ibilbidean bide lagun izan dugu Martxe Alvarezek gidatutako saioa. Euskal Herriko zein nazioarteko errelatoei egin die tartea, egindako lana handia da dudarik gabe. #AgurBira honetan ere geldialdia egin dugu Alvarezekin, eskerrak eman eta "La Memoria" saioz eta memoria historikoaz hitz egiteko. Hemenentzun dezakezue elkarrizketa

Aipagarria ere, «Kalegorrian» magazinean astero egiten den "Atzo Bertan" tartean. Gaur egun Iñaki Altuna NAIZ.eusko zuzenariarekin egiten da, aurretik baina, Jakue Paskualekin egiten zen historiaren errepasoa. Atzera begira jartzeko, EGIN egunkariko azalak berrikusten dira astero, 30 urte atzera eginez. 

Gogoangarriak diren beste elkarrizekta aunitz egin ditugu. Horietako bat Josefina Lanberto, Marabillas Lanbertoren ahizpari egindakoa.  Josefina Lamberto, 1936an indar frankistek Larragan (Nafarroa) bortxatu eta hil zuten Maravillas Lamberto neska gaztearen ahizpa, hala solastatu zen atzo Iruñeko Lezkairu auzoan, hango plaza bati Maravillas Lamberto izena jartzeko egin zuten ekitaldian. Joseba Asiron alkatea han izan zen; memoria historikoarekin lotutako jarduera guztien garrantzia nabarmendu zuen. 13.000 metro koadro ditu Lezkairuko plaza berriak. Hemen elkarrizketaren laburpen bideoa. 

Hemen beste adibide bat, «113 balazos que siguen sin respuesta» Pasaiako Badian gertatutakoari buruz egindako elkarrizketa da,  Karlos Delas eta Javier Izura elkarrizketatu genituen,  Rafael Delas “Txapas" eta Jose María Izura “Pelu” ren senideak. German Rodriguez eta 78ko San Ferminetan gertatutakoa ere maiz landu dugu irratian, aurten, gainera, berezia izan da 40. urteurrena bete baita.  «Aún recuerdo el olor a pólvora en los San Fermines del 78» esan zigun Ramón Contreras-ek uztailaren 6an Iruñetik egiten dugun saio berezia dela 40 urte gertatutako gogoratuz. Urteurren horren harira, erreportaje sorta bat ere egin genuen. Lehen sortako lehena, Begoña Zabalak, Josu Txuekak eta Jose Ramón Velezek hartu zuten parte erreportajean. "Me llamo Ramon Vélez de Mendizabal. Fuí herido por arma de fuego en la plaza de toros, la bala me perforó el hígado, exófago e intestinos, y la bala me rozó la aorta», horrela hasten da erreportajea. 

Gogoratzekoa ere gure 10. urteurrenaren harira egindako Ezpalak elkarrizketatan Fermin Munarriz kazetariak Paco Etxeberria forenseari egindakoa. Jose Mujica Uruguaiko presidente ohiari eta Paco Etxeberria antropologo eta Aranzadi zientzia elkarteko presidenteari eman zieten 2016ko Gernika saria. Saria jaso aitzin gure estudioetatik pasa zen Etxeberria. Memoria historikoa berreskuratzeko lana aitortuko zioten sariaren bitartez. 2000. urtetik, 36ko gerrako eta frankismoko ehun hobi baino gehiagotan lan egin du. Nazioartean ere aritu da; adibidez, Argentinan Salvador Allenderen eta Txilen Victor Jararen autopsietan izan zen, Euskal Herrian tortura sistematikoa izan dela frogatzen duen txostena ere egin du Etxeberriak. Horretaz guztiaz hitz egin genuen #Ezpalak elkarrizketa hartan. 

Nahiz eta instituzioen aldetik azken hamarkadan urratsak eman diren memoria historikoan, oraindik ere asko dira 1936tik senideak aurkitu nahian dabiltzanak. Pepi Berasategi Etxeberriaren aita atxilotu, fusilatu eta desagertarazi zuten frankistek 1936ko irailaren 13an frankistak Donostiara sartu zirenean. Aingeru Ezkerra Anduezaren bi senitarteko Bizkaian frankisten kontra borrokan ari zirela atzeman eta ez dute haien gorpuen berririk. 400dik gora pertsona hil edo desagertarazi zituzten frankistek Donostian sartu zirenean. Aitortzaren eta lurpean desagerturik dituzten senideak aurkitzeko itxaropenaren borroka dira Pepi eta Aingeru. Gurean izan ziren beraiei gertatutakoa kontatzen.