Asko irakurri du mahorien hizkeraren biziberritzeaz eta oinarrizko zenbait hitz ere ikasi ditu. Euskararen biziberritzearekin aldera daitezkeen neurriak ezagutu ditu bertan, besteak beste, 1987an mahoriera hizkuntza ofizial bihurtzea lortu zutela azaldu du Rodriguezek. Hala ere, hizkuntza paisaiari erreparatuz gero, ofizialtasuna sinbolikoa dela nabarmendu du. Urrats esanguratsuak egin dituzten arren, helburutik urrun daudela.