|02/12/2018 13:32
#AgurInfo7 Revolutionary  Grooves: Euskal Herriko rap-a

#AgurInfo7 tertuian perla hau berreskuratu dugu. Euskal Herriko Rap-a eta musika beltza izan ziren protagonista 2014an emititu zen Revolutionarty Grooves saioan: M.A.K, Norte Apache, Suaia ta Lahaine, Glaukoma, Neat, Askapen Sound System, Thow Mc, Daskeken… 

Loading player...
|02/12/2018 13:23

#AgurInfo7 tertulietara gonbidatu dugu Rafa Cabeza, Bailara Ezkutua saioko gidaria. «Beti gustoko izan duten saio mota egiten nuen Info7 Irratian» esan du Cabezak, eta hauxe berak aukeratutako perla, 2010eko udan egindako kontzertuen errepasoa.

Loading player...
|02/12/2018 10:38
#AgurInfo7 Burdinolako lehen irratsaioa

Info7 irratia bere sorreratik informazioan eta musikan espezializatutako irratia izan da, eta horregatik 13 urte hauetan estilo anitzeko musika saioak egin ditugu. Gaur, azken tertulia berezi honetan koadrila ederra elkaratu dugu, horietan artean dago Iñaki Esnaola, Info7 Irratian beteranoa da.  Esnaola 2007an hasi zen "Burdinola" egiten eta oraindik ere jarraitzen du, astelehenero, heavy metal estiloari hauspoa ematen. Hauxe Info7 Irratian emititu zen lehen Burdinola saioa. 

 
Loading player...
|30/11/2018 17:50
#AgurInfo7 Musika irratsaio berezituen aldeko apostua

Ariketa polita izan da #AgurInfo7 tertuliak egitea, aspaldiko lagunak bildu ditugu berriz ere Info7 irratiaren mikrofono aintzinean. Irrati honetako langile ohi eta kolaboratzaileak gonbidatu ditugu. Eta hasi bezala, amaituko dugu, musika hartuko dugu ardatz. Inaxio Esnaola (Burdinola),  Esther Martinez (Life is just a moment) Ines Garcia eta Maria Ugartetxea (Yellow Submarines) Rafa Cabeza (Bailara Ezkutua), Eneko Alkorta (Reggae Fever) eta Iñaki Arrizabalaga (Revolutionary Grooves) elkartu ditugu. 

Loading player...
|30/11/2018 11:38
Euskal Rapa eta Benito Lertxundi 'Euskaraldia Clash' ekimenean

Euskaraldiaren baitan, 'euskaraldi clash' ekimena jarri dute abian. Euskal rap, hip hop eta traparen inguruko lana egin du Jokin Etcheverriak, berauek sustatze aldera. Benito Lertxundirengana jo eta estilo horietan aritzen direnen inguruko iritzia eman du oriotarrak. «Gaur eguneko euskal raperoak belaunaldi inkonformista berri baten ordezkariak dira, eta Ez Dok Amairuren filosofiarekin parekotasun handia dute» esan du Etcheverriak. Muak.eus atarian dira ikusgai bideo guztiak.

Loading player...
|30/11/2018 11:13
'Dena Oskol' sor-marka propioko disko orekatua kaleratu du Izaki Gardenak taldeak

Elegantziaz, sentimenduz, melankoliaz eta etxeko sor-markarekin kaleratu du Izaki Gardenak taldeak 'Dena Oskol' azken lana. Jon Basaguren abeslari eta gitarjoleak lan berrian «zerbait berria, ezberdina, motibagarria» egin nahi izan dutela esan digu. Biniloan ere atera dutenez, zortzi abesti ditu, lau alde bakoitzeko. Disko orekatua da, kantu motelak, gitarreo azkarragoarekin nahasten direnak. Nitasunetik, gutasunera eta zutasunera egin du jauzi disko berrian, inguruan ikusten duenari, argazkiei, momentuei abestuaz modu metaforikoan.

Loading player...
|30/11/2018 00:19
Ken Boothen single berritik tiraka hasi eta The Skatalitesekin amaitu Reggae fever irratsaioan

Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu.

Gozatu!

Loading player...
|29/11/2018 17:02
22:00etan: Ken Boothen single berritik tiraka hasi eta The Skatalitesekin amaitu Reggae fever irratsaioan

Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasiko gara eta The Skatalitesekin amaituko dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izango dugu.

Gozatu!

|28/11/2018 00:22
Electro-swing musika entzuteko aukera izan dugu Revolutionary Grooves saioan

Electro-swing musika entzuteko aukera izan dugu Revolutionary Grooves saioan, artista eta talde hauekin batera: Al´tarba, Caravan Palace, Milkdrop, Odjbox, Gramatik, Al jawala, Bart & Barker, Jazbeat, Kormac

Loading player...
|27/11/2018 13:49
Dantza, festa eta abesti konprometituak 'Modus Operandi' taldearen hezurdura

'Modus Operandi' taldeak bere lehen diskoa kaleratu du. Berria da guztia, taldea, izena, diskoa, baina musikariak ez dira jaioberriak. Iñaki Ortiz de Villalba, Betagarriko arima da talde berri honetako arimetako bat. Betagarrik ibilbidea amaitu bezain pronto, talde berriaren hezurdura egiten hasi zen Laurobako Andonirekin. Ska estiloa nagusi den arren, estilo anitzak entzun daitezke hamar kantuko abesti konprometituetan.

Loading player...
Page 2/ 87