#AgurInfo7 Burdinolako lehen irratsaioa

Info7 irratia bere sorreratik informazioan eta musikan espezializatutako irratia izan da, eta horregatik 13 urte hauetan estilo anitzeko musika saioak egin ditugu. Gaur, azken tertulia berezi honetan koadrila ederra elkaratu dugu, horietan artean dago Iñaki Esnaola, Info7 Irratian beteranoa da.  Esnaola 2007an hasi zen "Burdinola" egiten eta oraindik ere jarraitzen du, astelehenero, heavy metal estiloari hauspoa ematen. Hauxe Info7 Irratian emititu zen lehen Burdinola saioa. 

 
Audio_placeholder

#AgurInfo7 Burdinolako lehen irratsaioa

Loading player...
Inaxio Esnaola Burdinola irratsaioa
Inaxio Esnaola Burdinola irratsaioa

"Burdinola" 2001ean jaio zen Jon Agirrerekin hasieran,  Egia auzoan dagoen Ttan TTakun irratian, ondoren,  aukera sortu zen Info7 irratian emitizeko. «Argi dago, Info7 Irratia etxe ona izan dela musika estilo askori lekua egin diolako». Esnaolak gehitu du, gaur egun, ez dagoela aukera handirik heavy metala euskaraz zabaltzeko, eta Info7 irratiak emandako aukera eskertu du.