|19/05/2016

Gaur hasi eta astelehena bitarte izango da aurtengo Literaturia Zarautzen. Larrua gaitzat hartuta eta plazer hutsa lelotzat gozamenerako deia eginez datoz antolatzaileak. Euskal literatura oinarri hartuta kontzertuak, antzerkia, emanaldi bereziak, solasaldiak, azoka edota tailerrak izango dira. Ana Galarragak eman dizkigu xehetasunak. Aitortu digu ezezko gutxi jasotzen dituztela sortzaileen partetik.

Loading player...
|18/05/2016
Astorroxa: Eurobelarrin EHak izan duen parte hartzea

Astorroxa umore tartean Eñaut Gantxegi izan dugu gaur eta Eurovision alde batera utzi eta Estaturik gabeko nazioen "Eurobelarri" lehiaketara begira jarri gaitu, urtez urte Euskal Herriak bertan izan duen parte hartzeari begira jarri gaitu. Maurizia, Leon eta Fasio 55ean, Mixel Labegerie 63an, Mocedades 73an edota Niko Etxart, Tapia Ta Leturia band, Tamara edota Karidadeko Benta azken edizioan.

Loading player...
|17/05/2016
Gerra osteko kantugintza, askatasunerako beste bide bat

Euskal kantugintza atalean gerra ostera, 70.hamarkadara, begira jarri gaitu Gotzon Barandiaranek. Etengabe atera den ideietako bat izan da, kantuen atzean dagoen idazleak jarrera bat bilatzen zuela entzulearengan. Euskal Herriaren historia zati bat ezagutu dugu gaur ere kantugintzaren bitartez, musika eta literatura uztartuz. Gabriel Arestiren Egia bat esateagatik, Jose Angel Irigarairen Urak dakarrena, Manex Pagolaren Azken dantza eta Daniel Landarten Nora goaz? entzun ditugu.

Loading player...
|11/05/2016
Kantu inprobisazioaz zubiak eraikitzen

Bertsolaritzak munduan zehar baditu senideak, ahozko kantu inprobisatuan aritzen direnak. Horiek ezagutu eta elkarrekin esperimentatzeko aukera eskaini du Europa bat-batean ekimenak. Udazkeneko jardunaldien ostean etorri dira udaberrikoak eta uztailean iritsiko dira hirugarrenak. Sardinia, Kurdistan eta Herrialde Katalanetako inprobisatzaileekin aritu dira Ane Labaka eta Miren Artetxe.

Loading player...
|11/05/2016
Operan zer da ongi kantatzea eta gaizki kantatzea? Bi adibide hemen

Astorroxa umore tartean bi emakume soprano ekarri dizkigu Giussepe Olaizzola gure opera kritikoak. Batetik, Florence Foster Jenkins eta bestetik, Maria Callas ezaguna. Lilletik egin digu kontakizuna Olaizzolak.

Loading player...
|10/05/2016
Punk rock feminista, ingurua aldatzeko

Musika proposamenen tartean pasa den larunbatean Zarauzko Putzuzulo amets fabrikan izan zen Mefsst! jaialdira begira jarri gaitu Leire Lopezek. Laugarren edizioa izan da aurtengoa, punk rock feminista oinarri duena. Aurtengoan eta aurreko edizioetan parte hartutako hainbat talde ekarri dizkigu: Pottors ta klitto, Las Kasettes, Turbulentas, Baula eta Perlata.

Loading player...
|04/05/2016
"Adimenez oso ondo nago baina 75 adin handia da plazaz plaza ibiltzeko"

75 urte beteta iragarri du Xabier Amurizak bertsolaritza utziko duela. 51 urte eman ditu kantuan eta hari zor zaio bertsolaritzaren modernizazioa. Zamorako kartzelatik atera berritan irabazi zituen bi txapel 1980an eta 1982an. Hara begira ere jarri gara Amurizarekin.

Loading player...
|02/05/2016
Angélica Liddell antzerkigile eta poeta

Literatur proposamenen tartean Angélica Liddell eta bere obra ekarri dizkigu Danele Sarriugartek. Bere kuttunenetako bat badela ere aitortu digu. Haurtzaro ezegonkorra bizitu zuena eta bere obran eta izatean islatzen dena. Antzerki sistemari egiten dion kritika edo indarkeriaren gaia nola lantzen dituen aipatu ditugu.

Loading player...
|29/04/2016
Aurten 25. urteurrena izaki, are bereziagoa izango da Burgiko Almadia eguna

Asteburu honetarako planik ez badaukazu, hitzordu polita duzu zure zain Burgin. Almadia eguna izango da larunbatean.  Basoen ustiapena aspaldi-aspaldidanik izan da diru-sarreren iturri nagusia Pirinioetako ibarretan. Eta bertako ibaiak egurra Ebro ibaiaren ur lasaiagoetara eramateko bide ziren.  Almadien bidez garraiatzen zen egurra, hain zuzen. Burgiko almadiazainen  elkarteko juntero den Eriz Lasa izan dugu gaur Kalegorrian saioan.

Loading player...
|27/04/2016

Astorroxa umore tartean urtebetetze egunei begira jarri gaitu Idoia Torregaraik. Nola aldatu den zoriontzeko modua...! Whatsappa, facebooka, twitter, telefonoa...urtebetetze eguna kudeatzeko eguna libre hartzea proposatu diogu Torregaraik. Kantatzeko moduez eta merendolez ere hitz egin digu.

Loading player...
Page 71/ 91