|26/04/2016
Morphine eta euren musika bakarra

Musika proposamenen tartean Le Bukowski tabernako Axier Aizpuruak Morphine taldea ekarri digu. Talde berezia, zalantzarik gabe, aipatu digu "euren musika antzekorik egiten duenik ez dut topatu" gaineratuz. 1989an sortu eta 1999an bukatu zen taldearen ibilbidea Mark Sandman abeslari eta konpositorearen amaiera tragikoarekin.

Loading player...
|22/04/2016
Eskean Kristo: "Lokatzetan eta atera ezinik gabiltza"

Ezkurrik onenak bere hirugarren diskoa kaleratu du Eskean Kristo Arratiako taldeak. Aurrekoetan bezala 70 hamarkadako rock&roll benetakoari eutsi diote eta estilo hau bera Euskal Herrian zabalduz ere ari dira. Kantuei tragikomedia kutsua eman diete.

Loading player...
|21/04/2016
Arrantzaleak eta euskal literatura

Euskal baleazaleak eta euskal literatura uztartuko dituzte Oñatin egun hauetan liburuaren nazioarteko egunaren harira. Selma Huxley euskal baleazaleen ikerlari ezagunaren seme Michael Barkham-ek hitzaldia eskainiko du bihar eta igandean Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa bisita gidatua egingo dute. Urko Egañak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|20/04/2016
Txoministak zortziak bat aldarrikatuz!

Astorroxa umore tartean konpainian etorri zaigu gaur Eñaut Gantxegi, "txoministek" lagunduta. Maiatzaren 4an aurkeztuko dute Txoministask web-seriea eta bera ere buru belarri dabil aktore lanetan. Gaurkotasun gaiak umorez landuko dituzte. Aurrerapena egin digute Eneritz Arzallus, Kepa Matxain eta Lander Arretxeak.

Loading player...
|19/04/2016
Bekatuzkoa, garbia...JOTA komunikatzeko tresna

Batean eta bestean aurkezten ari da Aiko taldea Jotamentala dokumentala, jota dantza herrikoiari omenaldia egiten dion dokumentala. Elizak bekatuzkoa izendatua, nazionalismoek garbia eta purua; dantzaren aniztasuna eta jotak komunikatzeko duen baliagarritasuna defendatu dizkigu Sabin Bikandik.

Loading player...
|18/04/2016
Udaberriko hiru Kaiera

Udazken eta udaberrioro azken aldian egin bezala hiru Kaiera berri aurkeztu ditu Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan. Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celanen poemak euskarara itzuli dituzte Danele Sarriugartek, Gerardo Markuletak eta Xabier Montoiak. Beñat Sarasola bildumaren zuzendariak aurkeztu dizkigu.

Loading player...
|18/04/2016
"Sotoetan zeuden euskarazko idatziei argia jarri zien Bilintx liburu dendak"

Berrogei urte dira Bilintx liburu denda ireki zela Donostiako Parte Zaharrean eta hogei urte haren sustatzaile Joseba Jaka hil zela. Bera izan zen Elkar taldeko sortzaileetako bat.  Gaur egun ezagutzen dugun argitaletxeari esker "sasi-klandestinitatean zeuden euskarazko idatziei duintasuna eman zitzaien" azaldu digu Jon Jaka, Joseba zenaren anaiak eta Elkarren sortzaileak. Hogei urte ere badira fundazioa bihurtu zutela.

Loading player...
|15/04/2016
"40 urtetik gora ditut, kontzientzia politikoa eta gauza asko esateko"

Rapaz, Nafarroako egoera politikoaz, memoria historikoaz edota feminismoaz hitz egin dugu Julia Itoiz La Chula Potrarekin. Gai horiek eta beste hainbat lantzen dituelako Poéticamente Incorrecta bere lehenengo diskoan. Asko du esateko, Yolanda Barcina da bere madrina eta Joseba Asironi kantu sexy bat egingo dio.

Loading player...
|13/04/2016
Euskarazko opera el piccolo publikoarentzat

Astorroxa umore tartean gaur Giussepe Olaizzola opera kritikoa izan dugu eta azken aldian gurean aurkeztu diren euskarazko bi operei begira jarri gaitu: Txanozuritxu eta Altzoko Erraldoia. Panamako paperekin lotuta obra bat ere badu buruan eta lehen atala azaldu digu.

Loading player...
|12/04/2016
Nafarroari kantari

Euskal kantugintza atalean Nafarroari kantari jarri gaitu Andoni Tolosak. Nola kantatzen diote Nafarroari gure musikariek? Ba gehienetan "gaixo dagoen amari" bezala eta euskaraz normalean beste herrialdeetatik kantatzen zaiola Nafarroari adierazi digu. Adibideak ere jarri dizkigu.

Loading player...
Page 72/ 91