|01/06/2016
Astorroxa: biderkatzen diren plater zikinak, galdutako galtzerdiak...etxeko misterioak!

Astorroxa umore tartean etxeko misterioei begira jarri gaitu Idoia Torregaraik. Zergatik biderkatzen dira gauetik goizera arraskako plater zikinak? Nondik ateratzen dira pasiloan oesteko hauts pelota horiek? Zer dela eta atzo ireki zenuen esne-tetrabrikari bi tanta geratzen zaizkio gaur goizean? Eta nora doaz galdutako galtzerdiak?

Loading player...
|31/05/2016
Nondik jaten zuen Negu Gorriak taldeak? #NGsamples

Euskal kantugintza atalean gaur Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastiren bisita jaso dugu eta eurekin NG Samples-en laugarren atala egin dugu. Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertu dugu. Hauek aztertutako kantuak: Azken tangoa, brigada peligros eta bizitza osoa.

Loading player...
|30/05/2016
"Plaza dantzan jartzeak sortzen digu adrenalina"

Garilak 26 izena dute, erromeri taldea dira eta, batik bat, Bizkaiko plazak alaituz dabiltza. 2011ko abenduan sortu ziren, 150 zuzenekotik gora eskaini dituzte eta orain lehen diska kaleratu dute: Adrenalinaren zain. Baga Bigarekin kaleratu dute. Rock doinuak eta euskal musika tradizionala uztartzen dituzte.

Loading player...
|26/05/2016
Ikertu nahiz gozatzeko

Mikel Laboaren biografia eta obra biltzen dituen www.mikellaboa.eus webgunea aurkeztu dute aste honetan. Mikel Laboa katedraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez eta Elkar eta Eresbilen laguntzarekin ondu dute ekimena. Katedrako zuzendari Juan Kruz Igerabide eta webguneko koordinatzaile Itziar Zubizarreta izan ditugu gurean.

Loading player...
|25/05/2016
Kaiola, nortasuna duen festibala

Kaiola festibala antolatu dute larunbatean Galdakaon, lehen edizioa izango da. Arte kontzeptua zabaldu eta bestelako doinuak ekarri dituzte, nazioartekoak zein bertakoak. Euskal Herritik Mursego eta Dual-Split ariko dira, Kanadatik Ora Cogan, Japoniatik Asuna Arashi eta AEBtik Oddateee. Aritza Landaluzek eman dizkigu xehetasunak.

 

Loading player...
|25/05/2016
Emakumeak eta musika kritika

Euskal kantugintza atalean musika kritikak egiten dituzten euskal emakumeei begira jarri gara Leire Palaciosekin. Gaurkoa lehen atala izan da eta, besteak beste, aipatu ditugu Leire Lopez, Miren Narbaiza eta Ihintza Orbegozo. Aiaraldean ospatzen ari den Jalgi euskal kulturaren plazari ere erreparatu diogu.

Loading player...
|25/05/2016
"Diasporan nortasun indartsua mantentzen dute euskararik eta estaturik gabe"

Zer ikas genezake Diasporako euskal komunitateetatik? Ez dute estatu propiorik, euskara ere ez dute mantentzen baina euskal nortasun indartsu dute. Ze garrantzia du nortasun horretan euskal kulturak eta zehazki euskal dantzek? Gari Otamendik uste du erabatzeko garrantzia duela. Ternua azpiko Saint Pierre irlan izan da berriki bertako euskal komunitateari euskal dantzak erakusten.

Loading player...
|24/05/2016
Rap kantu bat Bidebietari

Donostiako Bidebieta auzoak euskarazko rap kantua du. Kontadores Gazte Zentroan euskarazko rap laborategian parte hartzen duten lagunek egin dute. Auzoko jaietan aurkeztu zuten pasa den ostegunean kuadrillen jaitsieran. Unai Neira Norzzone rap kantugileak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|23/05/2016
Hemingway festazale zezenzaletik haratago

Euskal Herrian izan dira berriki National Geographicen Traveller aldizkariko bi kazetari txinatar Ernest Hemingway idazle estatubatuarraren arrastoaren bila. John Hemingway biloba ere  izan da bisitetako batzuetan. San Ferminetako zezenketa eta festazale topikoetatik haratagoko idazlea ezagutu ahal izan dute Edorta Jimenez gidariaren eskutik. Berarekin hitz egin dugu.

Loading player...
|23/05/2016
Euskaraz sortu bai baina iritsi?

Euskal kulturak komunikazioan eta trasmisioan dituen zailtasunek kezkatuta plazara ateratzea erabaki dute hainbat eragile eta norbanakok, hortik gaurtik hasi eta hilaren 29 bitarte Aiaraldean izango den Jalgi euskal plaza ibiltaria. Ostegun eta ostiralean gogoeta jardunaldiak antolatu dituzte, larunbatean jai egun handia eta horrez gainera hamaika ekimen euskal kulturaz liluratzeko.

Loading player...
Page 70/ 91