|12/09/2017
 "Profesional eta gaixoei barkamena eskatu behar die arreta euskaraz eskaintzen ez duenak"

Alde berean egon behar luketen profesional eta gaixoak mokoka aritu direla iruditzen zaio Karlos Ibargureni, sare sozialetan. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakariak sare sozialetan hedatutako salaketa bati egin dio erreferentzia, bertan, Donostia ospitalean haurrari osasun arreta euskaraz eman ez izanaz kexatzen zen gurasoa.

Loading player...
|11/09/2017
"Euskararen ofizialtasuna eta euskal estatua beharrezkoak dira zerbait lortuko badugu"

Euskararen kale erabileraren datuei erreparatu die Alex Artzelusek ere. Uda partean egin ziren azken neurketaren datuak publiko, eta euskararen erabileraren beherakada izan da nabarmendu den ondorioa. Edonola ere, ez zaio iruditzen jendea behar bezainbeste kezkatuta dagoenik.

Loading player...
|08/09/2017
"Edozein erakunderen egitura eta arauek hiztunak euskaraz aritzea erraz dezakete, edo ez"

Abuztuan Jose Mari Mujikak hedabideetara igorritako gutuna gustura irakurri du Euskaltzaleon Topaguneko Iker Martinez de Lagosek.

Loading player...
|07/09/2017
"Hizkuntza txiki bat dugu eskaintzeko, bizitzeko aukera handiak ematen dituena"

Irailean sartuta, udarari keinu egin dio Eneritz Albizuk. Deskonektatzeko gogoz egoten omen da bera, hizkuntza polizia egitearren lanari uzteko asmoz, baina gero kosta egiten omen zaio.

Loading player...
|06/09/2017
"Geroz eta jende gehiagok ikusten du euskara lan arloan txertatzearen balioa"

Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak sortu zeneko 10. urtemuga ospatuko du aurki. Atzera begiratuta, harro egoteko moduko motiboak badituztela nabarmendu du Rober Gutierrezek.

Loading player...
|05/09/2017
"Euskarak ere beste hizkuntzetatik hartuizan ditu hitzak mailegaturik eta berera ekarri"

Euskal senean geure hizkuntzaren jatorriaren eta biziraupenaren misterioa dugula uste du Ainara Mayak.

Loading player...
|04/09/2017
 "Bagera elkartearen liburuak oinarria  dira aktibazio egitasmoak martxan jartzeko"

Aktibazioa ikasturte honetako kontzeptu nagusia izango dela uste du EMUN Kooperatibako Txerra Rodriguezek, euskaldunek aktibazioa, zehazki. Horren harira, Donostiako Bagera euskaltzaleen elkarteak ateratako 'Nola egin dute?' eta 'Ekitea da kontua' liburuei heldu die.

Loading player...
|01/09/2017
"Oihaneder etxean euskaraz algaraka amaitu dugu abuztua, eta irailean ere egingo dugu irri"

Nork esan zuen ez dagoela umorea euskaraz egiterik? Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean euskaraz algaraka amaitu dutela abuztua kontatu du Ane Pedruzok gurean, eta hasi berri den hilabetean ere badutela irri egiteko asmoa esan du. Horregatik antolatu dute bigarren urtez Irri-Barra gaua. Irailean eskainiko dituzten bi tailer ere aurreratu ditu: Dona Dona Katona familia arteko jolas saioak eta Hala Bedi irratiarekin elkarlanean antolatutako Izan media tailerrak

Loading player...
|30/06/2017
"Hil amaieran, musika filmak Oihanederren, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin"

Igande honetan, uztailaren 2an, amaituko da 'Ikimilikilikliki' bideo-instalazioaren egitaraua Gasteizko Oihaneder euskararen etxean. Bertako Ane Pedruzoren arabera, Joxan Artzeren unibertsoan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du. Uztail amaierarako, berriz, bueltan izango dute musika eta zinema uztartzen dituen zikloa, 'Kortxeak eta krispetak'.

Loading player...
|29/06/2017
"Norbanakook asko egin arren, hizkuntza joera aldatzeko, kolektiboak eraginkorrago"

Kontsumoari buruzko hausnarketek zer pentsatua eman diote EMUNeko Txerra Rodriguezi. Kontsumitzaileen indarrari erreparatu dio hargatik, mundua aldatzeko adinako indarra izan dezaketelako. Ekonomia sozial eta eraldatzailaz edota kooperatibaz hitz egitea ere boladan dagoela iruditzen zaio.

Loading player...
Page 9/ 23