"Euskararen ofizialtasuna eta euskal estatua beharrezkoak dira zerbait lortuko badugu"

Euskararen kale erabileraren datuei erreparatu die Alex Artzelusek ere. Uda partean egin ziren azken neurketaren datuak publiko, eta euskararen erabileraren beherakada izan da nabarmendu den ondorioa. Edonola ere, ez zaio iruditzen jendea behar bezainbeste kezkatuta dagoenik.

Audio_placeholder

"Euskararen ofizialtasuna eta euskal estatua beharrezkoak dira zerbait lortuko badugu"

Loading player...
Alex Artzelus
Alex Artzelus

Ezagutzak gora egin arren, gure kaleetan geroz eta euskara gutxiago entzuten bada, zerbait gaizki egin denaren seinale dela uste du Artzelusek. Horrez gain, euskara erabiltzen duten horiek ere zein euskara mota erabiltzen duten kezkagarria dela uste du. Euskararen inposaketaren aurka eta motibazioaren alde daudenei ere zuzendu zaie, ofizialtasuna ezinbestekoa dela nabarmendu du.