|17/02/2017
"Guraso ez euskaldunek saiatu behar dute seme-alabei euskararekin harremana eskaintzen"

Hezkuntzako matrikulazio kanpaina abian den honetan, euskaraz ez dakiten gurasoentzat ematen dituen hitzaldien berri ekarri du Iñaki Eizmendik.

Loading player...
|16/02/2017
"Hizkuntza arrazoiek sortutako hesiak desagerraraziz ere egiten da justizia sozialaren alde"

2007. urtean, NBE Nazio Batuen Erakundeko biltzar nagusiak justizia sozialaren aldeko egun izendatu zuen otsailaren 20a.

Loading player...
|16/02/2017
"Nafarroako administrazioko Euskararen Erabilerarako Foru Dekretua ez da aurrerapausoa"

Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen Foru Dekretua ez dela aurrerapausoa iruditzen zaio Administrazioan Euskaraz Taldeko Joseba Otanori.

Loading player...
|15/02/2017
"Etxeko leihotik udazkenean gurekin izan zirenen oihartzunak ikusten dira"

Beren etxeko leihotik ikusten denaz hitz egin du Garabideko Txema Abarrategik gaurkoan.

Loading player...
|14/02/2017
"Euskara mendeetan ahoz zabaldu arren, euskaldunok beti izan dugu kontatzeko gogoa"

Aurten bete da 'Eguna' euskara hutsezko lehen egunkaria sortu zeneko 80. urtemuga, eta urteurren horri begira jarri da Azkue Fundazioko Iurdana Acasuso gaurkoan.

Loading player...
|13/02/2017
"Espainiartu edo frantsestutako izenekin, ez da toki askoren egiazko izaera adierazten"

Espainol eta frantsesak nahieran ibili direla gure lurretan uste du Alex Artzelusek eta, eragin omen duten kultura genozidiotik, toponimian izandako ondorioak nabarmendu ditu.

Loading player...
|10/02/2017
"Ilusioaz gain, jakintza eta tresnak ditugu. Balia ditzagun, egiteko eta irabazteko asko dugu"

Joan den astean, Eibarko ...Eta Kitto! euskara elkarteko lagunen eskutik argazki zahar bat ikusteko aukera izan zuen Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagosek.

Loading player...
|09/02/2017
"Euskara bizitzeko hizkuntza balitz, zentzua aurkituko liokete etorkinek ikasteari"

Egunotan katalanei begira gaudela uste du Eneritz Albizuk, ilusioz eta inbidiaz begiratzen diegula. Hizkuntzari dagokionez ere, katalanak direla gure inbidia uste du, Kataluniara joaten direnak berehala egiten omen direlako hango hizkuntzaren jabe.

Loading player...
|08/02/2017
 "Ibilbide profesionala euskaraz eraikitzea erabaki baduzu, badakizu, Lansarean.eus"

Ibilbide profesionala euskaraz egiteko aukera ematen duen Lansarean atariaz hitz egin du Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek.

Loading player...
|07/02/2017
"Euskal unibertsitatean ez ezik, diasporan ere sartu beharreko figura da Bizenta Mogelena"

Euskal diasporaz aritu da Ainara Maya gaurkoan. Euskal Kultur Erakundeko Maite Deliartek Irungo Amaia antzokian aurkeztutako 'Maitia nun zira' dokumentalak jarri dio horretarako haria.

Loading player...
Page 20/ 23