"Nafarroako administrazioko Euskararen Erabilerarako Foru Dekretua ez da aurrerapausoa"

Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen Foru Dekretua ez dela aurrerapausoa iruditzen zaio Administrazioan Euskaraz Taldeko Joseba Otanori.

Audio_placeholder

"Nafarroako administrazioko Euskararen Erabilerarako Foru Dekretua ez da aurrerapausoa"

Loading player...
josebaotano
josebaotano

Hasteko, Euskararen Legea estatuko administrazioan aplikagarria bada ere, legea garatzen duen dekretua ez. Hori borondate falta dela iruditzen zaio Otanori. Eremu euskaldunean oro har ezartzen den euskalduntasunetik harago jotzeko aukerak badaudela nabarmendu du, beraz, hori ere ez dela aurrerapausoa. Ezta euskarazko lan postuak definitzerako garaian euskara lan hizkuntza izateko aukera barne ez hartzea ere. Otanok onartu du ez arautzearen inguruko linbo juridikoa ageriko aukera bihurtu izana aurrerapausoa dela. Baita gobernuko zerbitzu eta komunikazioetan elebitasuna ezartzea ere. Baina hainbeste gabezia izanik, aurreikuspen horiek beteko al diren zalantza egiten du.