"Hizkuntza arrazoiek sortutako hesiak desagerraraziz ere egiten da justizia sozialaren alde"

2007. urtean, NBE Nazio Batuen Erakundeko biltzar nagusiak justizia sozialaren aldeko egun izendatu zuen otsailaren 20a.

Audio_placeholder

"Hizkuntza arrazoiek sortutako hesiak desagerraraziz ere egiten da justizia sozialaren alde"

Loading player...
Garbiñe Petriati
Garbiñe Petriati

Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik gogora ekarri du aberats eta behartsuenen arteko diferentziak eta herrien barnean herritarren eskubideetan egon daitezkeen aldeak ezabatzea dela egun horren helburua. Besteak beste, hizkuntza eskubideen urraketa ekarri du gogora horrekin, iruditzen zaiolako hizkuntza arrazoiengatiko diskriminatzea giza eskubideen urraketa dela. Petriatiren hitzetan, hori gertatzen da euskal hiztunek administrazioan oztopoak topatzen dituztenean.