|05/12/2016
Nekane Balluerka [Rectora UPV]: “He intentado hablar con el movimiento estudiantil, pero no he tenido éxito”

Hoy en Kalegorrian hemos entrevistado a Nekane Balluerka, que es desde el pasado jueves nueva Rectora de la UPV. Era la única candidata y obtuvo el 66% de los votos. La participación fue del 12,3%, lo que se traduce en un 44% de la participación ponderada según el particular sistema electoral de la UPV/EHU, donde el peso de los votos es distinto en cada uno de los sectores.

Loading player...
|02/12/2016
"Orain jendeak erabakitzen du Azokara noiz etorri eta noiz parranda egin"

Inork ez du jartzen Durangoko Azokak eragiten duen fenomenoa euskal gizartean. Eta Durangoko herrian, zein ondorio du azokak? Nola bizi dute azoka bertan denda eta tabernek? Asko aldatu al da giroa azken urteetan? Hobera edo okerrera? Galdera  horiek guztiak egin dizkiegu Gozatu merkatari elkarteko Karmele Elexpe eta Plateruenako Eneko Barberenari. Besteak beste aitortu digute, orain, jendeak erabaki egiten duela Durangora noiz etorri eta noiz parrada egin, dela urte batzuk ez zela horrela.

Loading player...
|02/12/2016

Ikasleen eguna da gaur Durangoko azokan, lehen eguna horrela izan ohi da urtero. Baina aurten bada nobedade bat eta da, euskara ikasten ari diren helduentzako tailerrak izango direla lehen aldiz. Tailer horietan parte hartuko duten ikasle eta irakasleekin izan gara. Besteak beste bikoizketa tailerra egonen da Irudienan, eta horretaz ari gara tailerra emango duten irakasle eta ikasleekin.

|01/12/2016
Odolki, sagar eta mizpira garaia da

Odolki garaian gaude murgilduta, hala gogoratu digu Lierni Elortzak. Atzo bertan, Ordiziko ferian, Juanita Murrilondo, Juanita Aranburu eta Resu Olaetxea, garai batean etxean odolkiak nola egiten ziren erakusten aritu ziren. Baba txikiak ere aipatu ditugu, galtzen ari baita gazteen artean hura jateko ohitura. Aipatu ditugu ere, mizpirak, eta sagarrak. Garaian gaude eta!

Loading player...
|01/12/2016
Elorrioko Buzkantz jaiak

Abenduaren 3an hasiko dira Elorrion Bukantz jaiak. Zer da "buzkantza" galdetuko diozue zuen buruari? Kristina Sierrak, Elorrioko turismo bulegoko langileak argitu dizkigu galdera guztiak. 

Loading player...
|01/12/2016
GIB eta Hiesari aurre egiteko “Besarkadak askeak” banatuko dituzte gaur Arrasaten

Hiesaren eta GIB birusaren kontrako eguna da gaur mundu osoan eta baita Euskal Herrian ere. Hori dela eta, Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak hainbat ekimen antolatu ditu. Besteak beste, gaur arratsaldean (18:30etatik 20:30etara) Gurutze Gorriaren laguntzarekin “Stand informatibo” bat antolatu dute. Bertan, informazio objektiboa eskaintzeaz gain, GIB froga azkarra egiteko aukera egongo da.

Loading player...
|01/12/2016
Manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean Alde Zaharreko gaztetxearen alde

18:00etan abiatuko dute gaztetxe eta gune autogestionatuen aldeko protesta, Iruñeko Errekoleten plazatik. Gaztetxea bezalako gune autogestionatuak eraldaketarako beharrezkoak direla azaldu dute prentsara igorritako oharrean.

Loading player...
|30/11/2016
“Confebaskek indarrean dauden hitzarmenak blindatzea proposatu du. Gehiago behar da, arazoa askoz larriagoa da”

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lan hitzarmenei buruzko negoziazioak hasi dituzte Confebaskek eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Espainiako hitzarmenen aurrean, hemengo hitzarmenak blindatzea da helburua. LAB sindikatuko Xabier Ugartemendiak azaldu eurek beti defendatu dutela akordio interprofesional bat, baina haratago joan behar dela ohartarazi du.

Loading player...
|30/11/2016
"Europak agindutako birtziklapen tasatik urrun gaude Gasteizen"

Gasteizen Zero Waste Europe jardunaldiak ospatzen ari dira. Dani Zuazagoitia EHUko irakasle eta zero zaborreko kidea ibili da antolaketa lanetan eta gurera gonbidatu dugu gaur.  3 urte geratzen dira Europak ezarritako birtziklatze-helburuak betetzeko, eta Zerozaborreko kideak ez da oso optimista "2020rako %60-65a bildu beharko da selektiboki, Gasteizen oso urrun geratzen zaigu kopuru hori. %25ean gaude eta zifra hori ez da aldatu azken 10 urtetan. Zer aldatu behar da arabako hiriburuan Europako tasak betetzeko?

Loading player...
|30/11/2016
Black Friday: esklabu beltzak merkeago saltzeko eguna?

Azken egunetan han eta hemen entzun den Black Friday egunari buruz aritu gara Argiako Asier Lopez eta Amagoia Mugika kazetariekin. AEBetako ohitura hau Euskal Herriko denda handietara zein  txikietara  heldu da. Baina zer da Black Fryiday? 

Loading player...
Page 115/ 178