|2017/05/19
Taldez-talde, jaialdiz-jaialdi, Reggae Fever irratsaioan

Gaurko saioan jaialdiz-jaialdi eta taldez-talde ibili gara. Hasteko Kataluniara joan gara, Nowa Reggae jaialdian parte hartuko duten zenbait talde entzutera. Ondoren, Ipar Euskal Herrira egin dugu jauzi, EHZ-n jotzen duen beste talde bat entzuteko. Alemaniara ere joan gara, This is Ska! jaialdiko taldeak komentatzera. Azkenik Iruñean amaitu dugu, aste honetan ospatzen ari den Ibaiertzean jaialdiarekin.

Loading player...
|2017/05/12
Klasikoak, revivala eta talde berriak Reggae Fever saioan

Ostegun berri batekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Gaur, eta ohikoa den bezala, Asteko Klasikoa sekzioak ireki du saioa.

Loading player...
|2017/05/05
Reggae fever: VII. Rudelari Eguna larunbat honetan Gernikan

Hiru asteko atsedenaren ostean bueltan gara eta Rudelari Egunari eman diogu errepasoa. Larunbat honetan VII. Rudelari Eguna ospatzen da Gernikan eta egun osoko egitaraua prestatu dute rudelariek.

Loading player...
|2017/04/07
Madrileko taldeak entzungai, Reggae Fever irratsaioan

Aste honetako saioa udaberriko oporren aurretiko azkenekoa izan da. Bi asteko atsedena hartuko dugu denboraldiko azken txanpa indarrez hasteko. King Stitt izan da Asteko Klasikoarekin saioa ireki duena eta Thorpedians-en lan berriarekin jarraitu dugu. Gero Madrilera salto egin eta The Dixielites swing-ska talde berria entzun dugu. Madrilen gaudela aprobetxatuz, The Hypocondriacs, Mango Wood eta The Crepitans entzun ditugu. Amaitzeko Udaberriko Oporretarako bi plan.

Loading player...
|2017/03/24
LegoReggae jaialdia, Lee Perry eta Sustraians Revue, Reggae Fever irratsaioan

Etorri da ostegun berria Reggae Fever saio berriarekin. The Paragonsekin hasi dugu gaurkoan eta hauek ireki dute bidea LegoReggae jaialdiari buruz hitz egiteko. Iruñeara ere joan gara Lee Perry eta Sustraians Revue-ren kontzertua eta ondorengo jaia aipatzera. Gozatu!

Loading player...
|2017/03/17
Mojo Workin' jaialdia Reggae Fever saioan

Saioa asteburu honetan Donostian ospatuko den Mojo Workin' jaialdiari buruzko berezia izan da.

Loading player...
|2017/03/10
IV. Rocksteady Revenge jaialdia Reggae Fever saioan

Aste honetako saioa IV. Rocksteady Revenge jaialdiari eskaini diogu. Beti diogun bezela, hau da urteko jairik garrantzitsuenetakoa eta bere egitaraua aurkezten pasa dugu ordu osoa.

Loading player...
|2017/03/03
Jamaikar klasikoetatik Nafar taldeetara Reggae Fever saioan

Aste honetan Jamaikan eta Nafarroan ibiliko gara. Jamaikako hiru talde klasiko entzun ditugu saioa hasteko, The Clarendonians, The Maytals eta Lee Perry.

Loading player...
|2017/02/24
Dandy Livingstonetik Neville Staplera, Reggae Fever irratsaioan

Saio berri batekin datorkigu berriro ere Reggae Fever Irratsaioa. Gaurko honetan Dandy Livingstone izan da Asteko Klasikoa eta berak bidea ireki digu The Specials taldeko abeslaria zen Neville Staple-n lan berria entzuteko "The Return of Judge Roughneck". Inauteriak direla aprobetxatuz Kortatu eta asteburuko agenda ere izan dugu. Aipatzekoa The Upsttemians taldearen lan berriaren aurkezpen eta agur kontzertua.

Loading player...
|2017/02/17
Serotonina Ska Bandaren lehen lan luzea eta astebururako proposamenak

Ostegunarekin berriro dator asteko reggae txutea. Gaurko saioa The Gayladsekin hasi dugu. Soweto izan da haien Backing Banda azkenaldian eta Bartzelonara joan gara hauek eta Thorpedians entzutera.

Loading player...
Orria 5/ 9