|2016/08/29
Filipinetan ere bake negoziazioak abian

Filipinetako Gobernuak eta Filipinetako Alderdi Komunista gehiengoa den NDFPk bake akordioa erdiesteko negoziazioak hasi dituzte berriz ere Norvegiako hiriburuan. Honi buruz eta bide batez Kolonbiako bake akordio historikoari buruz jardun dugu Txente Rekondo nazioarteko gaietan aditua den lagunarekin.

Loading player...
|2016/08/25
"Grezia ez da burujabea, Alemaniako kolonia dirudi"

Uda honetan Askapenak antolatutako Greziako brigadisten esperientzia ezagutu dugu Lur Gilekin. Lurraldearen egoera ez da xamurra, "gerra pasatu ondorengo egoera batean dago, ezagutzen den gerra gordin hori pasatu gabe" hala dio Gilek. Ezker antolatuaren egoeraz, sortutako elkartasun ekimenez, errefuxiatuez eta egoera orokorraz hitz egin digu.

Loading player...
|2016/08/24
Odolustutako Tamilen herria

Mundu osoko estaturik gabeko naziorik handiena da Tamil. Indiaren eta Sri Lankaren menpe daude eta kristo aurreko hirugarren mendetik egitura politiko propioak, hizkuntza propioa eta literatura propioa izan dute Tamilek, egun oraindik okupatzen duten eremuan. Bataren eta bestearen errepresioaren erdian 70eko hamarkadan talde armatutan antolatu ziren, garrantzitsuena Tigre Tamilak.

Loading player...
|2016/08/23
George Soros magnatearen atzaparren ondorioak

DC Leaks izeneko taldeak duela egun batzuk kaleratu zuen Goerge Soros magnateari buruzko milaka dokumentu. Bertan Sorosek "erositako" kazetarien berri ematen da. Kazetari horietako batzuk Espainian ukrainar gatazkaren harira "errusiar propaganda" zabaltzen duten kazetarien eta hedabideen zerrenda kaleratu dute. Zerrenda beltz horretan sartu dute Ibai Trebiño kazetaria. Trebiño elkarrizketatu dugu.

Loading player...
|2016/08/22
"Nepalera behin joaten dena ondoren berriz itzultzen da"

Antton Basurko lau aldiz izan da Nepalen. Inguruneari eta herrixkei dagokionez kontraste handiko lurraldea da Nepal. Pentsa, Himalaiako zortzimilakoetatik 250 metrotan eta Indiarekin muga egiten duen Terai lautadaraino. Bitxikeria gisa, bai al dakizu munduan Everest gisa ezagutzen den mendiari nola deitzen dioten Tibeten eta Nepalen?

Loading player...
|2016/08/18
Andaluziako brigadisten esperientzia

Uztailean joan zen Askapenako brigadetako bat Andaluziara. Jon izan dugu gurean, ezagutu zituzten askapen borroken eta ezkerreko erakundeekin izandako solasaldien berri eman digu.

Loading player...
|2016/08/18
Txinaren kolonizazioaren menpeko Uyghuristan

Asiaren erdialdean eta Txinaren ipar-mendebaldeko Uigurren herria ezagutu dugu Oihan Larrañagarekin. Txinako gobernuarentzat Xingyian eskualdea dena, mugimendu independentistentzat Ekialdeko Turkestan edota Uyghuristan da. Bi alditan lortu zuten estatu independiente gisa funtzionatzea. Egun Txinaren partetik egindako kolonizazio eta asimilazio prozesu luze baten ondoren ahul dago mugimendu independentista.

Loading player...
|2016/08/10
Azawad: Tuaregek aska ezinezko herria

Estaturik gabeko nazio zapalduen atalean Azawaden berri dakar gaur Oihan Larrañagak. Mali iparraldean dago kokatuta, Saharako desertuan eta Azawaden independentzia eskatzen dutenenak Tuaregak dira. Azawadeko Tuaregek zerikusi gehiago dute Niger edo Algeriako Tuaregekin Mali hegoaldeko biztanleekin baino. Altxamendu militar ezberdinak izan dira, guztira lau eta 2012an egindakoa izan zen arrakastatsuena. Lurraldea kontrolpean hartu arren ez zuen asko iraun, zergatik?

Loading player...
|2016/08/09
"Cada imagen enseña cómo se vulneran los derechos básicos del pueblo palestino"

Ya hace más de un mes que se puso en marcha una exposición fotográfica en la estación de autobuses de Iruñea titulada "Sin libertad de movimiento, sin derechos humanos: Palestina ocupada". Hemos hablado acerca de los objetivos de la exposición con Jaxinto Gomez Viniegra, responsable de la delegación de Mundubat de Nafarroa.

Loading player...
|2016/08/08
Munduaren beste puntara, goazen Australiara!

Sidneyen bizi den Ander Alustiza beasaindarrarekin egin dugu hitzordua hango berri ekartzeko. Distantzia eta kontraste handiak dituen herrialde honetara ingelesa ikastera joan zen Alustiza. Zer hobe bere esperientziatik eta bizipenetatik baino munduko beste puntaren berri izateko.

 

Loading player...
Orria 52/ 80