|2016/12/02
"Autoekoizpenean arriskuak daude baina askatasun handia ere"

Josune Murgoitio eta Fernando Torrecilla idazleak eta Xabi Herrera Makulukeneko musikaria hurbildu zaizkigu ere gaurko saio berezira. Hirurak dira sortzaileak eta guztiek egin dute autoekoizpenaren alde. Hirugarrenez, autoekoizle hainbatk euren standa jarri dute. 16 kidek parte hartuko dute espazio antolaketan. Areto Nagusiaren alboan dago auto edizioentzako espazioa.

 

Loading player...
|2016/12/02
Ez badakizu Durangon zein liburu erosi, hemen proposamen interesgarri batzuk!

Hiru hitz, hiru liburu, eta jolasteko gogo aunitz. Irati Jimenez idazlearen bisita izan dugu gaur, eta hiru liburu ekarri dizkigu besazpian: odola, musua eta gatza. Hirurak Txalapartarekin kaleratuak.  Eta liburu berriekin iritsi dira Durangora ere Katakrakeko lagunak, orain arte liburudenda eta jatexe, argitaletxe badira orain, Nerea Fillatek eman digu kaleratu dituzten bi liburuen berri.

Loading player...
|2016/12/02
Luis Ezeizabarrena (bonberenea) "Saiatzen gara artsitari bestelao balio bat ematen"

Nork ez du ezagutzen Tolosako Bonberenea? 19. urteurrena ospatzen ari dira aurten, abendua berezia izanen da eta ospakizunetan arituko dira. Durangon ere izango da bonberenea zigilua duten ekoizpenak erosteko aukera, 7 nobedade guztira. Autoekoizpenera jotzea gero eta gehiago erabitzen dute musikariek, aunitzek jotzen dute Bonbereneara. Luis Ezeizabarrenak aitortu digu artista etxean bezala sentiarazten saiatzen direla, eta noski balio bat eman artistari.

Loading player...
|2016/12/02
Disko eta liburu azoka baino "Euskal Kultura Azoka" deitu beharko genioke

Batzuen ustez motz geratu da Durangoko azokaren izena "liburu eta disko azoka". Beharko luke izan "Euskal kulturaren azoka" esan du gure tertuliakide batek. Durangoko azoka urteekin asko garatu egin da eta gaur egun 8 gunez osatuta dago. Gune horietako arduradun batzuk etorri dira gurera: Anartz Bllbao (Gogoeta Plaza), Lutxo Egia (Ahotsenea) Itziar Elias (Szenatokia).

Loading player...
NAIZ|2016/12/02|0 iruzkin

Milaka ikasle izan dira protagonista Durangoko Azokaren lehen egunean. Landakok goizean zabaldu ditu ateak eta hilaren 6ra bitarte liburu eta disko eskaintza zabala izango da haur, gazte nahiz helduentzat.

|2016/12/02
"Orain jendeak erabakitzen du Azokara noiz etorri eta noiz parranda egin"

Inork ez du jartzen Durangoko Azokak eragiten duen fenomenoa euskal gizartean. Eta Durangoko herrian, zein ondorio du azokak? Nola bizi dute azoka bertan denda eta tabernek? Asko aldatu al da giroa azken urteetan? Hobera edo okerrera? Galdera  horiek guztiak egin dizkiegu Gozatu merkatari elkarteko Karmele Elexpe eta Plateruenako Eneko Barberenari. Besteak beste aitortu digute, orain, jendeak erabaki egiten duela Durangora noiz etorri eta noiz parrada egin, dela urte batzuk ez zela horrela.

Loading player...
|2016/12/02
Nerea Mujika (Gerediaga) "Durangoko azokak euskal herrian ez ezik, kanpoan ere badu zer esana"

2016ko Durangoko Azokak ateak ireki aurretik hitz egin dugu Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikarekin. Durango Euskal Herriko erromesaldi bilakatuko da datorren astearterarte. Bisitariak 349 nobedade topatuko ditu 246 erakustokitan. 200 ekitaldi baino gehiago izango dira aurten. Mujikarekin aurtengo leloaren zergatiaz aritu gara, baita Argizaiola sariaz ere. Aurten, inurri lana egiten duten horiek jasoko dute errekonozimendua, lurralde bakoitzatik batek.

Loading player...
|2016/12/02

Ikasleen eguna da gaur Durangoko azokan, lehen eguna horrela izan ohi da urtero. Baina aurten bada nobedade bat eta da, euskara ikasten ari diren helduentzako tailerrak izango direla lehen aldiz. Tailer horietan parte hartuko duten ikasle eta irakasleekin izan gara. Besteak beste bikoizketa tailerra egonen da Irudienan, eta horretaz ari gara tailerra emango duten irakasle eta ikasleekin.

|2016/12/02
Gaur Kalegorrian Durangoko Azokatik ZUZENEAN

Gaur Kalegorrian saioa Durangoko azokatik egingo dugu, Landakotik. Segidan duzue prestatu duguna eta gure txokotik igaroko diren gonbidatuen zerrenda:

Ariane KAMIO|GARA
Zeru bete itsaso

Gaur abiatuko da Durangoko Disko eta Liburu Azokaren 51. edizioa, gazteenganako akuilu izaerarekin. Disko, liburu eta eskaintza zabala errepikatuko du aurten Azokak, eta gogoetagai izango da lerrootan datozen egunetan. Nonahi, zeru bete itsaso, Azoka bete jende.

Orria 3/ 4