Maider IANTZI|GARA
Ospetsuenak aukeratu ditu jendeak

Salduenen kronika duzue honakoa, sentsazio eta intuizioei segituz idatzia. Izan ere, argitaletxe bakoitzak bere obrarik arrakastatsuenak zeintzuk diren kontatu digu, egileak kontent edo ez hain kontent agertu zaizkigu, baina bisitariek gehien eraman dituzten azokako lanak zein diren ez dakigu. Egunero ilarak eta liburu eta diskoetan pausatutako eskuak ikusita imajina dezakegu.

Ariane KAMIO|GARA
Gorabeheratsu, baina eusten

Landakoko ateak hurrengo urtera arte itxi baino ordu batzuk lehenago egin zuten antolatzaile, eragile, idazle eta musikariek aurten joandakoaren balantzea. Datu zehatzik eman gabe, joan-etorri gorabeheratsuko edizioa izan da aurtengoa, eta orokorrean zifrei eutsi zaiela aurreratu zuten, azken sentsazioa gazi-gozoa bada ere.

NAIZ|2016/12/06|0 iruzkin
Azokako bisitaria «ikusle izatetik parte-hartzailea izatera» igarotzen hasi dela txalotu dute arduradunek

Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak Durangoko Azokaren 51. edizioaren balorazio positiboa egin du, zenbatekoei eta, batez ere, nolakotasunei dagokionez. Gero eta gehiago, bisitaria ikusle izatetik parte-hartzaile izatera pasa dela nabarmendu du. Bisitari kopuruari dagokionez, iazko kopuruetara iristea espero dute arduradunek.

@gara_miantzi|2016/12/06|0 iruzkin
Azokaren azken eguna jendetsuenetakoa izaten ari da

Eguzkiarekin batera Landakoren zirrikitu guztietatik sartu dira kulturzaleak plaza argituz. Pixkanaka-pixkanaka betetzen joan dira kaleak eta egunik jendetsuenetakoa izaten ari da. Balantze eguna izaten da azkenekoa eta argazki ahalik eta osoena atera nahian standez stand buelta bat eman dugu, nahiz eta jakin sortzaile aunitz uzten ditugula kanpoan eta guk ere aukeraketa bat egiten dugula.

Izkander FERNANDEZ|GARA
Constancia sin autolimitaciones en busca de un objetivo

Los lunes son menos lunes entre los ecos de nuestra música y el olor de nuestras páginas. El arranque de la semana no supuso ningún obstáculo para que los stands volviesen a estar repletos de una ilusionante actividad que busca perpetuarse mediante la atracción de nuevos segmentos de público.

Ariane KAMIO|GARA
Gogoeta IV: Gaztetik heldura, zein bide du literaturak?

Gazte literatura, usu, zokoratutako alorra da. Baina etorkizuneko irakurleak sortuko badira, begia egungo gazteengan jartzea ezinbestekoa da. Gaztetasunetik heldutasunera, zein bide egiten du literaturak bere irakurleak hazten doazen heinean? Horratx ideia batzuk.

@gara_miantzi|2016/12/05

‘Ikuska. Ezina ekinez egina’ dokumental sailaren berrargitalpena aurkeztu dute Durangoko Azokan, Irudienean, Juanba Berasategi eta Jose Luis Egea zuzendariek eta Xabier Iriondo Bertan Filmeak-en arduradunak. GARAk eta EKHEk DVD formatuan, liburu batez lagundua (eta datorren astetik aitzinera USBn ere bai) plazaratu, eta bertze aukera bat eman diote Madrileko Filmotekan gordetako obrari. Ikusleak nola hunkitu diren ikusita, nola mugitu dien barrena, ibilbide polita izaten ahal duela dirudi.

@gara_miantzi|2016/12/05
Astelehenak Azoka gaztetu du berriz

Zubia da batzuentzat, lan eguna bertzeentzat, eta ikastetxe aunitzek Durangora ekarri dituzte gaur ikasleak. Aguraindik etorri da 15-16 urteko mutiko kuadrilla, goiz pasa. Bertze ikasle talde bat, santurtziarra, fitxa batzuk eskuetan dabil jendeari galderak egin eta apunteak hartzen, txintxo-txintxo agindutako lanak betetzen. Jendea badabil liburu eta disko artean ikusmiran, baina oraingoz egunik lasaiena izaten ari da.

Ariane KAMIO|GARA

Begira Azokari. Urte batetik besterako alderik ez da nabari, egiten dena Landakoko paseo hutsala bada. Baina ez. Azoka mikrobio bizidun bat da, bere egiten saiatzen ari den gorputzean. Metamorfosi iraunkorra, biharkoari gertutik begiratzen dion kolektibitatea.

Maider IANTZI|GARA
Ez da oasia, baizik eta ilusioa

Zimiko bat sumatzen da sabelean jendetza euskal kulturaz gozatzen ikusita. Duela 51 urte sortu zenean Azoka zer izanen zen irudikatu, eta gaur zer den frogatuta. Jakina da badela etortzen ez den mundu bat, interesik ez duena. Halere, ederra da zimikoa, batez ere jende hori ere erakartzeko aukera zabalik dugulako.

Orria 1/ 4