Mendi ibilaldi asko egin daitezke, Aizkorriko mendilerroa, Aloña, Aratz... Lurrazalean ez ezik, lur azpia zulatu du naturak mendeetan eta Arrikrutzeko kobetan sar gaitezke horretarako. Arantzazuko Santutegiaren ondarea eta egun batzuk pasatzeko ematen dituen baliabideak zinez onak dira plan politak egiteko.