15 gomendio teknologiko burutu ditugu `Kale Gorrian´saioko azken teknologia tartean. Horien artean udaran oso erabilgarriak izan daitezkeen aplikazioak, gadgetak eta gailuak aurkitzen dira.
Liburu elektronikoa: Hondartzan, igerilekuan edo edonon literatura ederraz gozatzeko gailua. Eskaintza zabala eskaintzen dute gaur-egun argitaletxeek euskarazko liburu digitaletan. Eta diru asko aurreztuko dugu honekin.
Google Maps offline: Koberturarik edo internet daturik gabe geratzen garen uneetarako “Google maps” aplikazioak bisitatuko dugun lurralde edo eremuaren mapa deskargatzeko aukera eskaintzen digu.
Kirola egiteko besokoa: Running, footing edo kirol saioetan mugikorra besoan eramateko aukera. Ariketa fisikoa monitorizatuko dugu honekin, baita saioan zehar, musika entzun ere.
Bluetooth bozgoragailua: Lagunekin edo familiarekin egiten ditugun txangoak musikaz girotzeko aukera ederra.
Ur-azpiko entzungailuak: Ur-kirolak gustuko dituztenentzako entzungailuak. Ur-azpian ere musikaz gozatzeko.
Google Traductor: Atzerriko hizkuntzak ulertzeko aplikazioa. Hiru eratan itzuli daitezke horiek; Audio bidez, testua idatzita edo kamera erabilita.
Gigaset Keeper: Bidaietan gure maleta lokalizaturik izateko balio duen gadget txiki eta merkea.
Google Lens: Mugikorreko kamera erabilita, inguruan ditugun kale, eraikuntza, plaza eta estatuez gehiago jakiteko erreminta. Gida-liburuen ordezkoa.
Bateria externoak: Oporretan gure mugikor edo tablet-eko bateria beterik mantentzeko gailua. Badira gainera, eguzki energiaz kargatzen direnak ere.
Akzio kamera: Arrisku kirolak praktikatzen dituztenen saioak argazkiz eta bideoz jasotzeko erabilgarria.
Fit pultsera adimentsuak: Kirol saioak edo eguneroko ariketa fisikoa monitorizatzeko gailua. Kaloriak, kilometroak, pultsazioak eta lo orduen inguruko informazioa jasotzeko aukera ezin-hobea.
Spotify Premium: Sortzaileak ordainduz (nahiz eta diru gutxi izan) musikaz offline gozatzeko tresna.
Mugikorreko kamerarako lenteak: Mugikorreko kamerari zukua ateratzeko gadgetak. Teleobjetiboak, angeluatze handikoak eta “arrai-begi” izenekoak dira erabilienak.
Adobe Lightroom: Mugikorrarekin atera ditugun argazkiak editatzeko aplikazio mugikor profesionala. IOS eta Android sistemetan erabilgarri eta doakoa.
GoTenna: Koberturarik ez dagoen mendiko guneetan erreskatea eskatzeko gadgeta. Larrialdi kasuetan gure kokapena bidaliko dio gertuen aurkitzen den erreskate talde profesionalari.