Libe Narvarte (Alboan GKE): «Kongoko Errepublika Demokratikoan giza eskubideak urratuz ateratzen duten minerala gure poltsikoetara iristen da»

Eskuartean ditugun mugikor, tablet, kamera digital eta orohar gailu elektronikoek Kongoko Errepublika Demokratikoko zati bat dute. Han, talde armatuek kontrolatu eta giza eskubide urraketa larrien gerizpean lan egiten duten mehatzariek ateratako mineralek gure poltsikoetan amaitzen dute. Alboan GKEko Libe Narvartek esan digunez, urtean 100 mila emakume bortxatzen dituzte eta milioika dira desplazatuak. Zaila den arren, gatazketatik libre diren gailu elektronikoak kontsumitzeko lanketa ari dira egiten.

Audio_placeholder

Libe Narvarte (Alboan GKE): «Kongoko Errepublika Demokratikoan giza eskubideak urratuz ateratzen duten minerala gure poltsikoetara iristen da»

Loading player...
Kongoko Errepublika Demokratikoko kobalto mehatzeetan giza eskubideak urratuak dira sistematikoki
Kongoko Errepublika Demokratikoko kobalto mehatzeetan giza eskubideak urratuak dira sistematikoki

Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean Ivan Benitez argazkilariaren 'Zure mugikorrak ezkutatzen duena' izeneko erakusketa dago. Alboan GKEk Kongoko Errepublika Demokratikoan etengabe bortxatuak diren emakumeek osatutako eragileekin egiten du lan, baita zazpi errefuxiatu kanpalekurekin ere. Egoera latza da, izatez mineralez oso aberatsa den lurralde batean infernua dute eguneroko ogi. Baliabideak egoki aprobetsatu eta talde armatuek boterea edukiko ez balute, beste modu batean biziko liratezke. Gailu elektronikoak egiteko minerala kontrabandoz inguruko lurraldeetatik ateratzen dute, handik Asiako galdategietatik pasa ondoren gure eskuetara iristen dira.