Oroimen bizia duen herria da Gernika eta hori islatzen da “Gernikaren Egiak” dokumentalean

Ipes-ek ekoiztu duen “Gernikaren Egiak” dokumentala izango dugu hizpide gaurko Gakoa saioan eta horretarako, Ibon Meñika gonbidatu dugu gurera. 1937-ko bonbardaketaren inguruko “egiak” biltzen dira pasa den urrian aurkezturiko ikus-entzunezkoan. Helburu horrekin, besteak beste, Gernika-Lumoko hainbat ahots bildu dituzte. Guztira, 12-15 bat pertsona elkarrizketatu dituzte, eta, oraingoan, emakumearen ikuspuntuak, emakumeen errelatoak, emakumearen egiak pisu handia izango du.

Audio_placeholder

Oroimen bizia duen herria da Gernika eta hori islatzen da “Gernikaren Egiak” dokumentalean

Loading player...
gernika
gernika

Hainbat aurkezpen-emanaldi egin dituzte datozen aste eta hilabeteetan dokumentala Euskal Herrian zehar aurkezteko : apirilak 27 (ostirala) Igorreko kultur etxean; maiatzak 4 (ostirala) Munitibarreko udal aretoan; maiatzak 9 (asteazkena) Portugaleteko Merkatuan; maiatzak 10 (osteguna) Lemoako udaletxean; maiatzak 11 (ostirala) Busturin; maiatzak 25 (ostirala) Lekeition.