Salaketa hori oinarritzeko, Espainiako Poliziak ikerketa bat baliatu zuen Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behatokian aritzen ziren hainbat langileren inguruan. Kontua da, auzi-administratibo bat izan zen arren, ikerketan Gaindegian aritutako 25 lagunen afiliazio sindikala, militantzia politikoa, alderdi politikoekin izandako harremana, hautagaitzetan izandako parte hartzea edota Gaindegiako kideen iritzia ikertu zituela polizia espainiarrak. Salaketa honen hairra beraz, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola elkarrizketatu dugu gaur, Gakoa saioan.