Ugalketaren, eta ondorioz genitalen araberako antolaketa ez zaigu jada balio, sujetu sexutu anitzak ulertzeko motz gelditu da, ez du errealitateari erantzuten. Marko hau gainditzen hasi zen duela asko eta gero eta zaharkitua dago.
Jarraitu baino lehen, esan nahiko nuke, botako ditudan ideiak, sexuen inguruko gertaerak ulertzea dutela helburu. Nola ulertu, jada agertzen diren izaera-anitzak, desira ugariak, modu bereiziak … eta hauen artean, ezberdinak izateagatik sortzen den erakarpena, harremanak. Hau da, nola ulertu nire burua, gutako bakoitza.
Harreman erotiko horietan mila elkar-eragiketa ezberdin daude. Batzuk eguneroko arrunta partekatzean datza, arruntak baino ezinbestekoak, beste batzuei esaten diet nik jolas erotikoak.
Batak eta besteak bere horretan, soilik, ez dute erotikaren indarrik, bai berriz nire desiratik, nire erraietatik zurekin, nire buruarekin, horrekin edo bestearekin partekatzeko… gogoak sortzen baditu. Ekintzak, jolas horiek, ez dute gozamena sortzen, pertsona zehatz baten, jolaskideen desiratik ez bada abiatzen.
Horregatik katearen azken aletik hitz egitea ez du zentzu askorik edo okerrago, konfunditu gaitzake eta horren harira pentsatu: ez ote naiz oso normala hain “eboluzionatutako jolas genital hori” ez dit nire hainbeste esaten … gerta liteke, jolas zehatzetan jartzen badugu indarra, norberak bere bidea bilatzeko aukerak, ezabatzea koreografia zehatz baten alde. Baliteke koreografia ondo edo gaizki ateratzea, tira! Ez da gaizki egon, baina, ez da norberaren dantza-balantza.
Komunikabideak maiz, jarraitzen dute garrantzia gehiago ematen ekintzetara, jolasetara … egiten dugun sexuari. Ez berriz, garen sexuari, erotikara, desiren, nahien eta grinen mundura, ezta nahiak kudeatzeko moduetara ere. Ahazten dute garrantzitsueana: norberak bere izateko erak eta ginak kudeatzeko balioko duten ideak zabaltzea. kanpotik etor daitekeen ereduaren alde egiten dute. Lan pedagogikoa eta ez berdintzailea, interesgarriago zait.
Jolasak denak aukerak dira, zu, zuek, jolaskideak, jolasteko gogoa badute. Ez dezagun denontzako bete beharreko koreografia egin. Gogoan izan “egin beharra” eta desira txapon baten bi aldeak direla. Beraz, bata eszenatokian dagoenean, bestea ez.
Izan ditzagun buruan 11 aukera. Horietako bakoitza, bere horretan nahikoa izan daiteke gustora egoteko. Nire, zure, jolaskidearen egunaren arabera, jakina!.
Eta ez dut luzatu nahi baina, 1.dbhko ikasle bat gogoan … galdera bat eta 11 erantzun … zer da sexo oral? Xurxulatu, xurgatu, txupatu, koska egin, miazkatu, ezpainekin laztandu, irentsi, jan, hitz egin, agindu, kontatu, iraindu, bazilatu … Ahoarekin egin daitekeen edozein gauza omen? ez ahaztu gorputz osoa! Eta anal?
A! ta barkatu dantzariak, metafora horiengatik.