Bilbon kale bana emakume "kargera", Bixenta Moren eta Juanita Gilentzat
Biboko kale izendegiari buruz solastu dugu Hektor Ortega historialariarekin, eta usteak egiaztatu ditugu: oso kale gutxik dute emakume izena, erlijiosoak kenduta, gehienez ere 10. Hala ere, azken asteetan urratsak eman dira. Julita Berrojalbiz ikastola bultzatzaileak, Clara Campoamor feministak, Benita Asas errepublika garaiako irakasleak edo Alazne Etxeberria Berlinen zendu zen dantzariak badute kalea. Eta berriki gune bat ere badu estatuko terrorismo biktima izan zen Yolanda Gonzalez ek eta Zorrontzako kaiak "Sirgarien kaia" du izena.
Baina nork merezi du kale bat Bilbon? Hori ere galdetu diotu Ortegari eta 3 proposamen egin dizkigu nahiz eta nabarmendu emakume askok merezi dutela kale bat: Bilboko portuko zamaketa lanak egiten zituzten emakume "kargerak", Bixenta Morel idazleak eta Juanita Gil gerra garaian fusilatua izan zen kazetariak.
Iruñean "Ejerzitoko etorbidearen izena kendu eta Remijia Etxarren funamulistari emango nioke"
Ana Diez de Ure historialariarekin eta IPESeko kidearekin hitz egin dugu, Iruñean ere oso kale gutxik dute emakume izena. Baina azken urte hauetan izenak jartzen ari dira, hori bai, hiri kanpoaldeko auzo berrietan. Nafarroako Margarita eta Toda Aznarez erreginak, Camen Baroja Mesi idazlea, Emiliana Zubeldia musikaria, Inge Mora argazkilaria...
Reminia Etxarren 1853an jaio zen eta 1882ko uztailaren 12 batean eman zen ezagutzeko Iruñeko zezen plazan funamulista bezala. Oso gutxik ezagutzen dute bere historia. Gaur egun badauka kale bat, baina txikia, handiagoa merezi duela dio Ana Diez de Urek.
Baina Iruñeak ordea gordetzen ditu bere alde zaharean emakumeak protagonista dituen historia asko, eta horiek denen berri egiteko IPESek ibilaldi gidatuak ditu. Interesatuak egonez gero, jarri harremanetan beraiekin.