Giltzapean dauden hainbat pertsonek egindako artelanekin osatu da Donostian ikusgai dagoen erakusketa. Mota guztietako lanak aurki daitezke erakusketan, guztiak ere, giltzapean egindako lanak dira. Horrela, oso lan ezberdinak bildu dituzte: batzuk artelanak, beste batzuk, argazkiak, edo prentsa zatiak...guztiak maila berean jarri dituzte, guztiek hitz egin baitute itxialdiari buruz.