Eskertuak daude jaso duten eta jasotzen ari diren babesagatik, eta Altsasun lortu den babesarekin. Koldo Ramirez de Aldak azaldu du espetxeratuak egoera ezin sinestu daudela, baina baita sendo ere. Nahiz eta soilik 21 urte izan, hala esan zien semeak gurasoei "zuek sendo bazaudete ni ere sendo egongo naiz".
Aldak nabarmendu du UPN eta PP kenduta gainontzeko indar politiko guztien babesa jaso dutela, eta Koldo Arzazek gainratu du Altsasun gertatutakoa, guztia, prestatuta zegoela aldez aurretik.