“TTIPak Estatu Batuen sukurtsal bilakatu du Europa eta ondorioz, baita Euskal Herria ere”

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA EZ kanpainak mobilizazio eguna antolatu dute biharko eta horren hairra, mobilizazioak izango dira Euskal Herriko txoko desberdinetan. Besteak beste, “Herriek erabaki. Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos” leloarekin manifestazioak izango dira hego Euskal Herriko lau hiriburutan.

Audio_placeholder

“TTIPak Estatu Batuen sukurtsal bilakatu du Europa eta ondorioz, baita Euskal Herria ere”

Loading player...
TTIPen eta CETAren aurkako bilkura bat, Bruselan (Belgika). OLIVIER HOSLET / EFE
TTIPen eta CETAren aurkako bilkura bat, Bruselan (Belgika). OLIVIER HOSLET / EFE

Protestaren arrazoiak ulertzeko eta biharko deialdiaren nondik norakoak ezagutzeko Amaia Zufia, Endika Perez eta Marije Etxebarria gonbidatu ditugu gaur saiora. Lehendabiziko biak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kideak dira eta hirugarrena berriz, TTIP/CETA EZ kanpainako ordezkaria.