Abiadura eta maskulinitate eredua deseraikitzen

Herri txikia da Errezil eta proportzioan errepide istripu ugari izan dira azken denboran bertan. Hamar urtean bost herritar hil dira auto edo motor istripuz, guztiak 5 eta 30 urte artekoak eta mutilak. Abiaduraren, auto bizkorren zaletasunaren eta maskulinitate ereduaren arteko loturak eragiten dituen arriskuez ohartarazteko Bizitzaz blai programa berritzailea jarri dute martxan.

Audio_placeholder

Abiadura eta maskulinitate eredua deseraikitzen

Loading player...
Azpeitia eta Tolosa arteko GI-2634 errepideak bitan zatitzendu Errezilgo herrigunea. ANDONICANELLADA / ARGAZKI PRESS
Azpeitia eta Tolosa arteko GI-2634 errepideak bitan zatitzendu Errezilgo herrigunea. ANDONICANELLADA / ARGAZKI PRESS

Euskal Herrian aitzindaria da programa hau eta eredugarria izan daiteke landa eremuko beste hainbat herrientzat. Nekane Zinkunegi Errezilgo zinegotzi eta gure lankide ere badenarekin hitz egin dugu. 2013an Azpeititik Errezilerako bidean motor istripuan zendu zen 17 urteko Mikel Aiertzaren amak, Lurdes Urrestarazuk, ere bere testigantza eman digu.