CAFeko langileek lan uzteak egingo dituzte azaroan zehar azpikontratazioa salatzeko

Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa batzordeek deituta batzarrak egin zituzten atzo CAFeko langileek. Bi gai zituzten zerrendan: Beasaingo zentroko altzairutegiaren egoerari buruzko informazioa ematea eta enpleguaren aldeko eta produkzioko azpikontratazioa handitzearen aurkako mobilizazioen proposamena egitea.

Audio_placeholder

CAFeko langileek lan uzteak egingo dituzte azaroan zehar azpikontratazioa salatzeko

Loading player...
Instalaciones de CAF en Beasain. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Instalaciones de CAF en Beasain. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Bigarren puntuari dagokionean, langileen gehiengoak lan uzteak egitearen alde bozkatu zuen atzoko batzarretan. Langileen batzarretan egindako bozketaren arabera, azaroaren 3an, 8an eta 10ean bi orduko lanuzteak egingo dituzte CAFen. Protestaren xehetasun guztiak CAF enpresa batzordean LABko ordezkaria den Adofo Masidek eman dizkigu.