Miren Salegiren anaia, Mikel, 1974. urtean hil zuen Guardia Zibilak 21 urte zituenean. Jardunaldi baten harira Donostiako Udalak izandako jarrerarekin “minduta”, Goiaren exekutiboak bake eta elkarbizitza arloan bulztatzen dituen proiektuetatik kanpo utz ditzatela eskatu dute Mikelen hiru ahizpek. Biktimen arloan eman diren pausuetan hipokresia nabari du Miren Salegik.