Europako zuzentarau bati muzin egin eta zazpi euskal preso mantentzen ditu Espainiak kartzelan preso. Sareko Inaxio Oiartzabalek presoen abokatuek Europara joko dutela adierazi digu. Halaber, "Espainiaren mendekuzko jarrera" salatu du, preso gaixoen kasuan Aitzol Gogorzaren egoera azaleratuz.