Mattin Ostolazarekin eta Jason Gutierrezekin Gordexolako Laugar garagardotegiaren berri izan dugu gaur. Bertako garagardo bat ere dastatu dugu estudioan: Aupa Tovarich!. Russian Imperial Stout motako garagardoa da. Beltza, gorpuntz handikoa, alkohol maila handikoa eta berehala antzeman genizkion kafe eta kakao ukitu xigortuak. Oharra: baietz bi jarraian edanda, bertsotan hasi. Broma gutxi kamarada!