Berekin jakin dugu nolakoa den Hego Dakota, faltan botatzen dituela mendiak eta itsasoa, eta "kriston hotza" ere pasatu duela, pentsa, termometroa 30 gradu zero azpitik ikusia du bertan. Galdegin diogu nola harremantzen diren bertan, zer egiten duten gazteek, eta pixkanaka pixkanaka jakin dugu nola bizi den Itoitz Rodriguez Hego Dakotan.