Uztailean tramitatuko du Gasteizko parlamentuak Jaurlaritzak egindko 1960tik 1999ra Estatuaren biktimak aitortzeko legea. Gaur bertan EH Bilduk 83 zuzenketa aurkeztu dizkio. Julen Arzuagaren esanetan, "biktima guztiek erakundeen aldetik tratu bera jasotzeko eskubidea" aipatzen da eta baita eskubide urraketa jasan duen orok izan behar du aitortzarako lekua, "iraungitze datarik gabe".
Arzuagaren esanetan "legeak torturak, atxiloketa arbitrarioak, exekuzio sumarioak eta desagerketa behartuak ere aintzat hartu behar ditu".
Tortura aipatuta, atzo EHUk abiatutako tortura jardunaldietan Jorge Aldekoa ertzainburuak esandakoei eta ez esandakoei buruz galdetu diogu.