Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean kontserba loteak eskuratzeko Errigoraren kanpaina martxan dago maiatzaren 24 bitarte. Nafarroa hegoaldeko ekoizleen jatorrizko prezioan eskuratu ahal izango dira zainzuri, potxa, orburu eta beste. Euskararekiko urratsak eman dituzte oraingoan ekoizleek, sare bat ere sortzen ari da. Hurrengo urratsa erakunde publikoetara jotzea izango ote den galdetu diogu Peru Aranburu Errigorako kideari.