Aurreko hilabeteetan Lampedusan, Jordaniako kanpalekuetan, "Balkaneetako bidea" deiturikoan edota Frantziako Calaisen izan zen Josu Juaristi. Oraingoan, etxera itzuli berritan Greziako Lesvos uhartean eta Atenasen ikusi eta bizitutakoaren berri eman digu. "Tamalez, egoera ez da aldatu, migrazio fluxuak jarraitzen du, eta negua da. Europako herrialdeek pertsona hauek eta askoz gehiago hartzeko gaitasun ekonomikoa dutela" uste du Europako Ezker Unitarioa taldeko eurodiputatuak. "Europako Batasunak porrot egin du, agindutakoa ikaragarri eskasa zen, eta hori betetzeko kapaz ez dira izan" Juaristiaren arabera. Halaber, uste du Europako estatuek atzerri "politikak gogortuko dituztela", eta garbi esan digu, "borondate politikoa dela krisi honetan falta dena".