Rock zikiña bezala definitzen zuen Unai Pelayok bere bakarkako musika, taldearenak ere zikiña izaten jarraitzen duela aitortu du baina kolorea ere ematen diotela taldekideek. Hori bai, modu askean jotzen dutela guztiek ziurtatu dute. Joan den larunbatean Gazteszenan aurkeztutako Ez dok Amaitu mugimenduaren inguruko azalpenak ere eman dizkigute. Eta Kaskarotenea ikastolaren alde Ziburuko kontzertura abiatu aurretik hiru kantu jo dizkigute zuzenean: "Balio dute", "Adar jotze horiei" eta Zeuok".