Kortxoeneako teilatuan erresistentzian ari zen gaztearen lekukotza

Goizean goiz, Kortxoenea husten ari zirela jakin eta berehala, Donostiako Gros auzoan dagoen gaztetxera begira jarri gara Kalegorrian saioan.

Loading player...
Gazteak lurrean eseri dira gaztetxearen desalojoa salatzeko
Gazteak lurrean eseri dira gaztetxearen desalojoa salatzeko

 Lekukotza asko bildu ditugu, tartean, Ioritzena, beste bi kideerekin batera teilatura igo den gaztearena. Konexioa laburra bezain adierazgarria izan da, berarekin hitz egiten ari ginela polizia teilatura igo eta Ioritz eta beste bi lagunak desalojatu baititu.