Ez dago Urkullu kataluniarrik... ezta alderantzizko parekorik ere. Astea, gure galbaetik

Jon Mikel Fernandez eta Ion Telleria asteari begira jarri dira ostiraleroko moduan ‘Gure galbaeatik’ atalean. EAJren eta Ciudadanos alderdien arteko ustezko gerturapena, Katalunian emandako urrats berriak eta Jabier Salutregiren askatasuna ardatz.

Loading player...
Salutregi, Erkoreka eta Rivera; aste honetako protagonistetako hiru.
Salutregi, Erkoreka eta Rivera; aste honetako protagonistetako hiru.

Katalunian Junts Pel Sik eta CUPek iragarri dituzten urrats berriak izan dira astean zehar albiste irakurriena, atzo Jabier Salutregik espetxea utzi zuen arte. Batetik eta bestetik tiraka, bi herriek bizi duten egoeraren alderaketa sortu da asteon. Albert Riverak «kataluniar Urkullu baten bila» dabilela esan ostean eta Josu Erkorekak Ciudadanos-PP gehiengo bat babesteko EAJren aukeraz hitz egin ostean.

‘Barrura begiratzeko lehioak’ filmaren aurka esan direnak, haragi kontsumoaren inguruko kezkek eta Sarek eta Bagoaz kolekbitoak iragarri duten ‘Mugi daitezen harriak’ manifestazioa ere klikatuenen artean izan dira.