Jabier Salutregi "Guk idatziko dugu errelatoaren prologoa eta epilogoa"

EGIN egunkariko zuzendari Jabier Salutregi kalean da 7 urte eta erdiko espetxe zigorra bete eta gero. Goizeko 10:30etan utzi du Burgosko kartzela, atarian zituen Euskal Herritik joandako senide, lagun eta Egin eko lankide ohiak. Salutregi izan zen itxiarazi zuten egunkariko azken zuzendaria. Berekin hitz egin dugu kartzelatik atera berri.

Loading player...
Salutregik EGINeko kamiseta erakutsi du espetxetik irten berritan. (@InakiEgana)
Salutregik EGINeko kamiseta erakutsi du espetxetik irten berritan. (@InakiEgana)

“Ni ere Egin-ekoa naiz” esan du askatasuna berreskuratu bezain abudo Salutregik kartzela atarian.

1998ko uztailaren 15ean eman zuen Baltasar Garzonek, orduan Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile zenak, Egin egunkaria eta Egin irratia ixteko agindua. Ondoren etorri zen  18/98 makrosumarioaren kontrako epaiketa, 2005eko azaroan.Guztira 38 lagun zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak.18/98 makrosumarioaren barruan epaitu zuten Orain SA sumarioa, Egin egunkariaren argitaratze enpresa eta haren arduradunak. Berriki geratu dira libre epai horretako hainbat herritar: Xabier Alegira, Jose Luis Elkoro, Carlos Trenor, Teresa Toda, Manuel Intxauspe, Isidro eta Patxi Murga anaiak, Isidro Murga, Jexux Mari Zalakain, Pablo Gorostiaga. Gaur askatasuna berreskuratu du Jabier Salutregin, baina espetxean jarraitzen dute Joxean Etxeberriak eta Karlos Trenorrek.