Iñaki Soto “Errelatoari dagokionez Egin auzia gogoratu behar da eta beste aldea interpelatu. Oso zital jokatu dute”

Jabier Salutregi Egin egunkariko azken zuzendaria espetxetik irten berritan Gara egunkariko zuzendari Iñaki Sotorekin izan gara. Oso ondo ikusi duela esan digu, eta eskandalarria dela egunkari bateko zuzendaria ia zortzi urtez espetxean egon izana. Sotoren esanetan “errelatoaren gerra eman nahi duten honetan, guk gurea eman beharko genuke”. Errelatoari begira Egin auzia, eta orohar, 18/98 sumarioa gogoratu egin behar dela defendatu du GARA egunkariko zuzendariak eta beste aldea interpelatu egin behar dela, “partzialak izan direlako, zital jokatu dutelako eta mendeku eta gerrara jokatu dutelako”.

Loading player...
Jabier Salutregi, con sus compañeros de ‘Egin’ recientemente excarcelados. (@gara_isoto)
Jabier Salutregi, con sus compañeros de ‘Egin’ recientemente excarcelados. (@gara_isoto)

.