Nafarroako Gobernua eta Arartekoa prest agertu dira Polizia Nazionalaren biktimekin biltzeko

Gaur ireki ditu ateak Polizia Nazionalaren erakusketak Iruñeko Ziudadelan. Espainiako Poliziak "terrorismo ekintzetan" hildako 186 poliziei gorazarre egin die Askatasunaren Garaipena izeneko erakustetan. Minduta daude Polizia Nazionalaren biktimak izan diren herritarrak "biolentziaren apologia" garbida dela salatu dute. Gaur, Arartekoarekin egin dute bilera erakusteka bertan behera geratzeko eskatzeko. Nafarroako Gobernua ere beraiekin harremanetan jarri da. Itxaso Torregrosa 2009an atxilotua eta torturatua izan zen biktima elkarrizketatu dugu Gakoa saioan. 

Loading player...
Las víctimas de la violencia policial, ante la oficina del Defensor del Pueblo navarro. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Las víctimas de la violencia policial, ante la oficina del Defensor del Pueblo navarro. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Itxaso Torregrosak gurean esan duenez, espero baino hobea izan da Arartekoaren harrera. Ordezkari batek hartu ditu, baina Arartekoak idatzitako txostena jaso dute elkartasuna eta aitortza adieraziz, eta lan egiteko prestutasuna erakutsiz.  Ez hori bakarrik, Nafar Gobernuko Bake eta Elkarbitza ordezkari Alvaro Baraibar ere biktimekin harremanetan jarri baita. "Lanean hasteko aukerak zabaltzen dira" esan du Gakoa saioan Itxaso Torregrosak.

Erakustearekin zauriak areagotu nahi direla salatu  dute idatziz Polizia Nazionalaren biktimek hedabideetara helarazitako gutun batean. Itxaso Torregrosak gaineratu du, irangarria dela biolentziaren apologia hain garbi egiten duen erakusketa bat egitea, are gehiago "guztiek ordaintzen dugun leku publiko batean".