Onintza Enbeita“Kongresutik haratago, zapaltzen gaituen estatuaren epizentroan Amaiurrek egin duen lana da baloratu beharrekoa”

Eman beharrekoak eman ditu legealdi honek Espainiako Kongresuan. Gaur azken saioa izan dutenez, Amaiurko diputatu Onintza Enbeita eta Sabino Cuadrarekin izan gara azken 4 urteen errepasoa egiteko

Loading player...
Onintza Enbeitia y Sabino Cuadra, en la comparecencia de hoy. (ARGAZKI PRESS)
Onintza Enbeitia y Sabino Cuadra, en la comparecencia de hoy. (ARGAZKI PRESS)

Momentu berezien artean, Onintza Enbeitak torturaren inguruan egin zuen hitzartzea du gogoan, Jorje Fernandez Diaz Espainiako barne ministroaren aurrean egin zituen hitzak. Sabino Cuadrak, berriz, Espainiako erregearen abdikazioaren harira eskeini zuen hitzartzea, kongresuan ikurriña ere atera zuenekoa. Azaldu digute, lau urte hauetan krisia eta murrizketak izan direla gai nagusi, baina, baita, Katalunian abian den prozesuaren ondorioz, estatu espainiarraren lurraldetasuna ere. Espainia ez dela zatiezina, hala frogatu da Enbeitaren esanetan. Orohar, Amaiurrek Kongresuan burutu duen lanetik haratago, Madrilen, “zapaltzen gaituen estatuaren epizentroan", egin den lana garrantzitsua da bi diputatuentzat.