Ongi bizi bai, baina ingurukoak zapaldu gabe

Klima Aldaketa eta Bizitzaren Defentsari buruzko Herrien Nazioarteko Konferentzia izan da azken egunetan Bolivian. Bertan Hego Amerikako agintari nagusiek, ehunka eragilek eta munduko herrietako ordezkariek "kapitalismoaren alternatibak eskaini eta Amalurraren Eskubideen Karta" sustatzea izan dutela helburu esan digu parte hartu duen Maite Aristegi Amaiurko diputatuak.

Loading player...
Boliviako Konferentzia
Boliviako Konferentzia

Parisen urte amaieran NBEk klima aldaketari buruz egingo duen konferentziaren atarian, Bolivian elkartu dira bai nazioarteko agintariak, zein herrietako ordezkariak, Maite Aristegi Amaiurko diputatua tartean. Mundu osotik joandako ehunka pertsonek, "klima aldaketari nola aurre egin" aztertzen aritu direla esan digu Aristegik. Orohar munduko agintariek, eta herrialde aberatsenek "errentagarritasunari begiratu eta euren politikek ingurumenean eta munduko ekonomian sortzen dituen kalteei ez dietela erreparatzen" salatu du. Munduko inperio nagusienak, herrialde txiroenekin eta ingurugiroarekin "zorretan" daudela dio Aristegik. Bolivian ondorioztutakoa Parisko klima aldaketaren konferentzira eramango dutela aurreratu digu.