ETAren agiritik loreetara; asteari begira, gure galbaetik

Jon Mikel Fernandez eta Ion Telleriak asteari egindako errepasoa, gehien irakurri, ikusi eta elkarbanatu diren istorioak ardatz harturik. ETAren azken agiria, Kataluniako plebiszitua, honek eragin dituen erreakzioak eta ‘Loreak’ filmaren arrakasta izan dituzte hizpide, besteak beste.

Loading player...
Antonio Baños eta David Fernandezen poza, asteko argazki ikusienen artean. (Josep LAGO | AFP)
Antonio Baños eta David Fernandezen poza, asteko argazki ikusienen artean. (Josep LAGO | AFP)

Asteak bereak eman dituenean erabiltzaileek gehien irakurri, ikusi, iruzkindu eta elkarbanatu dituzten albisteak ardatz egindako astearen errepasoa. Asteon ETAren agiria izan da irakurriena, Kataluniako hauteskundeen emaitzak eta eragindako erreakzioak eta ‘Loreak’ Oscarretara bidean jarri izana, besteak beste. Emakumeen Mundu Martxa, Marotoren tortila...