Zaharrak baina herdoilik gabeak

Ordaindutako lanaren konpromisorik ez dute baina ez daude geldirik. Jubilatu eta lasai bizitzeko aukera izan arren, hutsuneak eta eskubide urraketak hainbat direla uste dute (pentsio baxuak, botiken ordainketa, menpekotasun legearen murrizketak, zaintza...) eta horregatik daude antolatuta. Duintasuna, Sasoia eta Pentsionistak Martxan elkarteetako ordezkariak gonbidatu ditugu adinekoen nazioarteko egunean.

Loading player...
Pentsioen erreformaren aurkako manifestazioa LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Pentsioen erreformaren aurkako manifestazioa LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Zahar hitza aldarrikatu digute mahaiaren bueltan elkartu ditugun pentsiodunen elkarteetako lagunek. Gaur, hain zuzen, adinekoen nazioarteko eguna da. Gure jendartea gero eta zaharragoa da, urte gehiago bizi gara baina zaharren hitza entzuten al da? Ordezkatuak al daude? Zein da pentsioen egoera? Botiken berrordainketak nola eragiten die? Edota zer pentsatzen dute zahar egoitzez? Seme-alabak berandu arte etxean geratzeak edo biloben zaintzak nola eragiten die? Duintasuna elkarteko Marian Esnaola, Sasoia taldeko Luis Igeltzi eta Pentsionistak Martxan-eko Mikel Argiñarena izan dira gurean.