Tafalla-Iruñea!Abian da Emakume Mundu Martxa

Euskal Herrira iritsi da Emakume Mundu Martxako karabana. Tafallatik abiatu eta Iruñea du gaur helburu. Katallin Minerrek EMMko ordezkariak eman dizkigu xehetasun guztiak. Kurdistandik dator karabana, eta pozik, indarrez eta ilusioz hartu da lekukoa Euskal Herrian. "Aliantza internazionalisten ikuspegia indartu nahi du martxa honek, tokian toki, emakumeek dituzten borrokak saretzea". Minerren iduriz, bost urtetik behin egiten den martxa honek indarberritze bat ekarri ohi du mugimendu feminista, eta hala izan da aurten ere. 

Loading player...
Emazteen Mundu Martxa urriaren 4an bukatuko da Bilbon. ©Isabelle Miquelestorena
Emazteen Mundu Martxa urriaren 4an bukatuko da Bilbon. ©Isabelle Miquelestorena

Tafallan gaur hasi eta urriaren 4an amaituko da Bilbon, bertan eginen da ekitaldi nagusia. Hala ere, herri aunitzetatik pasako da karabana, eta herriz herri ekintza ezberdinak antolatu egin dira.

1000 kilometro baino gehiago egingo ditu Karabanak Euskal Herrian. Emakume Mundu Martxako web gunean ikus dezakezue eguneroko agenda edo naiz.info ko agendan.